Teknologia albisteak
2

Dinux 3.0 kalean

Erabiltzailearen aurpegia
Aitor Lopez de Aberasturi - dinux.org
2008-09-18 : 10:09

Diocesanas-ek (, Gasteizko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Institutuak) jendearen eskura jarri du bere euskara hutsezko sistema eragilearen hirugarren bertsioa. Dinux Linux sistema eragilearen banaketa da eta Diocesanas-eko talde osoak software librearen alde egindako apustua da.

Bere izena Diocesanas eta Linux edo D Ereduko Sistema Eragilea bat egitearen emaitza da.

Dinux 3.0 Ubuntun oinarritzen da eta elebiduna da, euskaraz eta gastelaniaz erabili dezakegu, naiz eta lehen aukera euskarazkoa izan.

Dinux osatzen duten 100 programen artean nabarmendu beharra dago testu-orrialdeak, testu-tratamendurako programa, aurkezpenak edo datu-baseak dituen suite edo pakete ofimatikoa. (Open Office 2.4)

Dinux-ek, gainera, web nabigatzaile bat du (Firefox), berehalako mezularitza programa (Gaim), CD/DVD kopiarako programa (K3B), diseinu grafikorakoa (GIMP 2), hezkuntzarako aplikazioak, beste hainbat aplikazioen artean.

Dinux live banaketa bat da. Honek esan nahi du Dinux-en abantaila guztiak izateko, ez dela beharrezkoa gure ordenagailuko disko gogorrean aplikazioak instalatzea. Azken bertsioa DVD batean banatzen da. Nahikoa da sistemari DVDtik hasteko adieraztea eta gure memorian kargatzea.

Hala eta guztiz ere, behin Dinux probatu ondoren gure ordenagailuan instalatu nahi badugu, gure disko gogorrean instalatu daiteke eta Windows bezalako beste sistema eragile batzuekin banatu.

Gainera, Dinux kode irekiko sistema da. Xehetasun horrek GNU lizentzia baduela adierazten du, eta beraz, bere erabilera, banaketa eta aldaketa libreak direla.

Dinux Diocesanaseko 130 ordenagailu baino gehiagotan instalatu da eta Ikastolen Elkarteko ikastolen artean banatu da aurten.

Informazio gehiago: dinux.org

Erantzunak

iurgi
2008-09-18 : 12:42

Dirudienez, Knoppixen dago oinarrituta!

Aitor Lopez de Aberasturi
2008-09-18 : 14:31

1.0 bertsioa knoppixen oinarritzen da, 3.0 bertsioa Ubuntu 7.10ean.

Erantzun

Sartu