Teknologia albisteak

Bozka ezazu zure bideorik gogokoena!

Erabiltzailearen aurpegia
EuskoSare - EuskoMovie
2008-09-19 : 10:09

EuskoSare-k antolatutako pelikula motzen lehen lehiaketan, EuskoMovie-n, parte hartzeko epea amaitu da. Orain zuen txanda da Publikoaren Saria bozkatzeko. Bozka ezazu gustokoen duzun bideoa - 200 euro daude jokoan.

EuskoMovie 2008

Gaurtik aurrera eta Irailaren 28an Euskal Herriko 24:00 orduak arte, EuskoSare-ren erabiltzaileek hirugarren sailkapena den Publikoaren Sariko bideo irabazlea aukeratu ahal izango dute, zein 200 eurotan baloratuta dagoen. Bozkapen bakarra eman ahal izango da bideo bakoitzeko. Oso harrera ona izan du lehiaketak eta bideoak munduko leku askotatik jaso egin dira: EEBBak, Inglaterra, Mexiko, Argentina eta Euskal Herritik. Kalitate handiko lanak aurkeztu dira eta saria ematea ez da erraza izango.

Publikoaren Saria bozka ahal izateko bozkaketa sistema bat ahaldu da EuskoSareren web orrialdean, non lehiaketan parte hartu duten bideoak ikusi ahal izango dituzun. Sistema hau oso erraza da; bideoaren azpian agertzen den eskua sakatu egin beharko duzu. Bideo bakoitzeko bozkapen bakarra eman ahal izango da. Animaitzazu zure lagunak bozkatzera!

Epaimahaigoa, Euskal Zineman adituak diren hiru pertsonez osatuta, izango da beste bi sailen irabazleak erabakiko dituena: Pelikula Motz Onena eta Ideia Original Onenak. Irabazleek 600 eta 400 euro jasoko dituzte errespektiboki.

EuskoMovie EuskoSare-k antolatutako pelikula motzen lehen lehiaketa on-line-a da. Jaso ditugun lan guztiak mugikorrez, bideo edota argazki kamaraz grabatu egin dira eta bi minututako luzera dute gehienez. Hauek Euskal munduarekin zerikusia duen gai bat jorratzen dute. Lanak aurkezteko epea Ekainak 17an ireki eta Irailak 14ean bukatu zen. Orain geratzen den bakarra EuskoMovie 2008-ko lehen edizioko irabazleak nortzuk diren jakitea da!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago