Iruñeko Udalak idazle berrientzako Euskarazko XXI. Literatur Lehiaketa antolatu du. Idazlanek gai librea izanen dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak beharko dute izan. Egileek nafarrak izan edo helbidea Nafarroan finkaturik eduki beharko dute eta modalitate bakoitzeko irabazleak - poesia, narrazioak eta bertso-paperak -, 2.100 euro jasoko ditu.
Euskarazko XXI. Literatur Lehiaketaren oinarrietan irakur daitekenez gai libreko narrazioak, bertso-paperak eta poesiak aurkez daitezke.
Egile nafarrek edo Nafarroan bizi direnek bakarrik har dezakete parte lehiaketan, eta modalitate bakoitzeko irabazleak 2.100 euro jasoko ditu.
Poesia lanek gutxienez 15 orri izan behar dituzte eta 25 gehienez; bertso-paperek 25 bertso-ahapaldi izan behar dituzte gutxienez eta 40 gehienez; narrazioek, berriz, 15 eta 60 orri artean izango dituzte.
Lanak urriaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean edo erregistro osagarrietan.
Epaimahaiak abenduaren 31 baino lehen jakinaraziko du irabazlearen izena.
Erantzun
Sartu