Sustatu logoa Teknologia albisteak

Eitb.com berria Beta fasean

Sustatu
2008-10-08 10:10

Eitb.com berria, lehen bistadizoan, gaztelaniaz agertzen da nonbait, baita lehenetsitako hizkuntza euskara duzunean ere. Urrats bat haruntzaxeago dago euskarazkoa.

Irratia eta telebista zuzenean ikusi edo entzun ahal izateko, Windows Media Player plugina behar omen da. Bideoak ikusteko, nahikoa da Flash aplikazio arruntarekin. Bideoak kanpoan itsasteko koderik ez du eskaintzen.

Beta bertsioa honela aurkezten da webgunean bertan: Dagoeneko martxan dago eitb.com-en "Beta" fasea (probetako weba). Erabiltzaileak protagonista bihurtu nahi ditugu "Beta" fase honekin, aireratzeko momentutik bertatik. Atariari buruz duzuen iritzia ematea edo egingo zenituzketen aldaketak adieraztea eskertuko dizuegu. Horretarako, nahikoa duzue informazio honetan, testu honen azpian, komentarioak egitea. Komentario horiek hemen utzi daitezke.

Hala jarraitzen du aurkezpen testuak:

Eitb.com berria atari handi bat izango da. EITB taldeko edukiak baino askoz ere gehiago bilduko dituen ataria. Eduki propioak ere indartuko dira eta aukera handiak eskainiko dituen atea izango da: interaktibitatera, parte hartzera, era guztietako gai eta istorioen gunera, e-merkataritzara, sorpresetara eta era guztietako emozioetara eraman gaituen atea.

EITBko presentzia Interneten hankaz gora jartzearen lehen arrastoa eitb.com-eko logotipoan ikusiko dugu. ("i" hizkia, "!" harridura-marka bilakatzen da). Halaber, web gune berriaren irteera kanpainan ere egongo da: kanpainaren gai nagusia guztiari buelta ematea baita.

Horrez, gainera, atari berriaren ezaugarri nagusiak hauetxek dira: izaera multimedia, interaktiboa, unibertsala, berehalakoa, teknologikoki aurreratua eta pertsonalizatu eta egokitu ahal dena.

Ostiralean, urriak 10, irekiko da Eitb.com berria ofizialki.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu