10100 edo 10 ber 100 proiektua (hamar ehuneko potentziara) Googlek sustaturiko lehiaketa eta laguntza ekimen bat da. Mundua onerako alda dezaketen ideien lehiaketa bat, zeinean bost proiektu aukeratuko dituzte (gehienez) azkenean, eta horien artean 10 milioi dolar banatu garapenerako. Ideiak aurkezteko epea, urriak 20.
Oinarriak, informazioa eta abarrak Project 10 to the 100 webgunean dituzu, zenbait hizkuntzatan, horien artean frantsesa eta gaztelania. Proposamena hizkuntza horietako batean aurkez dezakezu, eta haren lagungarri gehienez 30 segundu dituen bideo bat ere gehitu dezakezu Youtube-ra, baina bideo horren hizkuntza ere multzo jakin batekoa izan beharko da: euskarak ez du balio.
Hala ere, euskara edo hizkuntza gutxiagotuen inguruko proiekturen bat aurkezterik ba ote? Zergatik ez. Zortzi kategoria daude ideiak garatzeko, eta lehena, komunitatea, honela definitzen dute:
Nola lagun dezakezu jendea, komunitateak eraiki, eta kultura bakanak babestu?
Beste kategoriak dira:
Prozesuak bide hau jarraituko du:
Ideia horiek garatzeko, 10 milioi dolar banatuko dira. Googlek bere 10. urteurrena ospatzeko antolatu dituen gauzen artean dago ideia lehiaketa hau.
Erantzun
Sartu