Google euskara detektatzen hasi da
Web bidezko zerbitzuak ematen dituen gailu bat da Google Ajax Language API delakoa. Bere funtzioa zera da: Googlek dituen gaitasun batzuk, zure webgunean zuzenean integratzeko modua eskaini. Hizkuntza detekziorako eta itzulpen automatikorako gaitasunak dira horiek, eta Ajax teknikari bidez integratzen ahal dira webgune jakin batean, javascript programazio apur batekin.
Adibideetan eta zerrendatutako hizkuntzen artean ikus daitekeenez, hizkuntza detekzioaren zerrendan, euskara ere ageri da duela egun batzuetatik. Itzulpen automatikorako gaitutako hizkuntzen artean, berriz, euskara ez dago, baina bai, duela bi astetik, katalana.
Katalanezko testu batzuekin jolasteko (edo gaztelaniazkoak katalanez emateko), hemen duzu aukera: http://translate.google.com/translate_t
Horrez gain, orri soil bat ere prestatu dugu hau nola dabilen azaltzeko: detektagailua.html
Hiru gauza jarri ditugu hor.
- Berezko detektagailu hori, esaldi bat sartu, eta zer hizkuntzatan dagoen erantzuten dizu.
- Programazio bidez, euskarazko esaldi bati Googlek igartzen dion hizkuntzaren adibidea.
- Programazio bidez, guk kodean gaztelaniazko esaldi bat sartu, eta Googlek katalanera itzuli.
Erantzunak kargatzen...