Teknologia albisteak
1

CodeSyntaxen webgune berrian, Washingtonetik bloga inauguratzen

Erabiltzailearen aurpegia
CodeSyntax
2008-10-10 : 10:10

CodeSyntax-ek bere webgune propioa berritu du, eta atzodanik dago sarean. Plone azpiegituraren gainean egina dago webgune berria, eta hain zuzen ere, nazioarteko Plone Konferentziatik gure bi lankidek bidalitako kronikekin osatu da webgune berriaren ataletako bat: CodeSyntax Tailerra, eta tailer horretako osagaietako bat, web teknologiei zuzendutako enpresa blog berria.

Hainbat Plone proiektu garatu ostean, gure webguneari ere iritsi zitzaion berritzeko garaia eta CMS (Content Management System - Edukiak kudeatzeko sistema) arrakastatsu honetan egin dugu. Eskaintzen ditugun zerbitzu berriak iragartzeko ere balioko digu webguneak, hala nola, interneteko marketina eta kontsultoria zerbitzua.

Atal berrietako bat CodeSyntax Tailerra da. Esperientziak elkar trukatzeko ekimena da, guztion artean internetek eskaintzen dizkigun aukera guztiak hobeto probesteko helburuarekin. Lanean gabiltza atal berri honetan eta laster izango duzue antolatuko ditugun ekimenen berri.

CodeSyntax Tailerrak gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioak ere baditu, eta horietan ere badago blog bana, gai teknikoak eta dibulgaziokoak zabalduko dituztenak.

Plone Konferentzia asteazkenean hasi zen Washington-en, AEBetako hiriburuan, eta han dira Mikel Larreategi eta Lur Ibargutxi ingeniariak, igandera bitartean. Besteak beste, PloneGov egitasmoaren lan-saio batean parte hartuko dute gaur ostiralez, UdalPlone produktuaren ezarpena egin duten zenbait bezeroren kasuak azaltzen. Administraziora egokitutako Interneteko produktu bat da PloneGov, eta adibidez haren erabilpena egiten du Euskal Herrian Amorebieta-Etxanoko Udalak Udalplone garapenari esker.

Erantzunak

kt
2008-10-10 : 15:02

Eta Luistxori egindako elkarrizketa bat, 20Minutosen, egurra jasotzen meneamen


Erantzun

Sartu