Sustatu logoa Teknologia albisteak

PSE-EEren webgune berria eta Facebook-eko lagunak

Sustatu
2008-10-15 10:10

Lehen begiratuan, gaztelaniaz azaltzen da Socialistasvascos.com, baina hizkuntza aldatu daiteke, eta portadako albiste gehienak euskaraz azaltzen dira horrela.

Hala ere, titularrak eta lehen esaldia besterik ez dira itzultzen, nonbait, portadan agertzen diren eduki horiek hain zuzen. Adibidez, hemen da elkarrizketa bat Jesus Egigurenekin

Lopez eta Ibarretxe Facebook-en

Rodolfo Aresek Interneteko presentziaz beste datu batzuk ere eman zituen. Berriako kronikak dioenez, Patxi Lopezen blogak hilean "40.000 bisitari" dituela esan zuen Aresek. Horri esker, Lopezek "mila lagun berri" dituela ere gehitu zuen, eta "Ibarretxek 108 besterik ez du". Berrian ez da zehazten datua, baina lagunen kontu Facebook-eko kontaktu zerrenda dela dirudi.

Patxi Lopezen profila hemen dago, eta orri pertsonala dela dirudi, mila lagun pasa dituela. Juan Jose Ibarretxe delako baten profil pertsonal seguruenik faltsu bat ere badago, baina horrez gain Ibarretxe Lehendakaria izeneko beste orri bat dago, politikari gisa sailkatua, zeinean 110 jarraitzaile agertzen diren. Facebook-eko orri eta profil kategorietan, egiazki, gauza desberdinak dira Lopezek duen orria eta gehitu zaizkion lagunak batetik, eta Ibarretxek dituen jarraitzaileak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu