Gazte solidarioen lehen topaketa gaur Gasteizen
2008-10-09 13:10
Arratsaldeko 19:30tan Gasteizko Man in the Moon tabernan (Manuel Iradier 7) dute gaur gazte solidarioek zita. Mundua aldatu nahi baduzu eta balore komertzialetatik ihes egin, hau duzu zure aukera!
Gaur arratsaldeko 19:30etan Gasteizko Man in the Moon tabernan ospatuko dute lehen topaketa. Bilbo eta Donostia izango dira topaketa honen hartzaile hurrengo asteetan.
Elkarrekin Hobetuz sarea interneten du presentzia (www.facebook.com-en bilatu: Elkarrekin Hobetuz), zein gero jardunaldi presentzialetan islatuko den. Ehundaka gaztek beren jakinduria eta gaitasunak elkar-banatuko dituzte inongo interes materialen truke.
Hau Euskal Herrian antolatzen den lehen Elkarrekin Hobetuz topaketa izanik, gonbidatuek lore bat eraman beharko dute bai eskutartean, bai praketan josia edo baita paperezkoa ere.
Elkarrekin Hobetuz zure zain dago! Gertura zaitez gazte solidarioen topaketara!
Erantzunak kargatzen...