Marka berria daukagu
Guk aldizkaria bera baino gehiago eskaintzen genuen eta hori markarekin ere bereizi beharra iruditu zitzaigun egokiena, eskaintzaren desberdintasuna ere hobeto azpimarratzeko. Gaur egun, ARGIAko edukiak garrantzitsuak izaten jarraitzen dute gure sareko eskaintzan, baina askoz gehiago ere bada: Haria, multimedia, Urtekaria, Euskal Kulturaren Aurkibidea, aisialdia, munduko herrialdeak eta beste kanal ugari ere eskura dira. Eta, gainera, jadanik irakurleek zein internautek badakite aldizkariko edukiak baino gauza gehiago plazaratzen dugula sarean, eta horrexegatik marka bakarrera goaz berriz.
Bakarra da ARGIA, eta gaur egun multimedian oinarritutako komunikazio proiektu sendo eta modernoa gizarteratzen du paperean eta Interneten. Bi euskarri, ardatz bakarra: euskarazko komunikazioa lau haizetara barreiatzea, hartzaileari Euskal Herria, euskal kultura eta munduari buruzkoak geure galbahetik iragazia eskaintzea.
ARGIAk XX. mende hasieran ditu bere sustraiak, Zeruko Argiak 1919an bere ibilbideari ekin zionekoan, eta, itxura, molde eta pertsona desberdinen eskutik gaurdaino iritsi da. GarbiƱe Ubedak etorkizuneko klabeetan diseinatu du gure marka berria, baina iragan hurbilari ere keinu eginez, gure bonbilla euskarazko komunikazio esparruan argia ematen ikusi nahi dugu, idazle handi harena etxerako hartuz, itzala nahi duenak ARGIA behar duelako.
Erantzunak kargatzen...