Teknologia albisteak
1

Gizon ekimena Santurtzin indarkeria matxistaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Kasares - santurtzi
2008-10-09 : 11:10

Joan den igandean geure herrian, Docca David emakumea bere senarrak erail duela-eta, Santurtziko gizon banako batzuek erabaki dugu garaia dela gizonok ere jendaurrean agertzeko indarkeria matxistaren aurkako eta berdintasunaren aldeko geure aldarria.

Jakin badakigu, halako gertaera krudelak izerberg handi baten ageriko koskor ikusgarria besterik ez direla, koska izugarri mingarriak badira ere. Baina, indarkeria matxista, fisikoa ala bestelakoa dela ere, egunero-egunero, uneon ere bai, ageriago ala gordeago, gertatzen ari den zerbait da. Emakumezkoak menpean iraunarazteko eta beren buruaren guztiz jabe izan ez daitezen galarazteko bortxakeria da, hain zuzen.

Gizonak gara geu ere, eta gizon gehien-gehienak bezala, sexismoaren kutsua erraietan daukagu, gutxi-asko. Ez dugu geuk aukeratu hala izan dadin, gizarte sexistak beregizon-eredua geure egin dezagun ezarri digun sozializazio zehatz eta jakin baten ondorio gara. Baita eredu hertsitzaile horretatik askatzeko norberak egin ahal izan duenarena ere. Ez gara errudunak sexismoa barruan daukagulako baina bai geure jokaeren eta jarerren erantzulea. Horregatik, “kitto!” esan nahi dugu, eta dagokiguna egin: sexismoak geure barrutik ezabatzea; gizonoi dei egitea sexismoaren aurkako ekimenean engaia daitezen, eta gizarte parekidea eraikitzen geure alea ematea, emakumeezkoekin eta gainontzeko gizonezkoekin senidetasunean.

Ildo honetan, urrengo larunbat 11n bi ekimen gauzatu nahi ditugu: GIZON BILTZARRA goizeko 11etan Santurtziko Udal Euskaltegian, indarkeria matxistaz eta beroni buru egiteko gizonon eginkizunaz hausnartzeko eta; biltzarra amaitutakoan, 13etan, GIZONON KALE AGERPENA, Santurtziko Parke Nagusiko oinezkoen gunean.

Eskerrik asko zeure arretagatik. Adeitasunez

e-mail: gizon.santurtzi@gmail.com
http://gizon.nireblog.com

Erantzunak

patxi lurra
2008-10-10 : 09:48

Zuen bidez eduki dot ekimen hauen eta blogaren barri, eta hari hauetatik tiraka kontu interesgarriak susmatzen dira... Mila esker!

Erantzun

Sartu