Euskaltube.com guneak bere lehenengo urtebetetzean oparia egin nahi izan die erabiltzaileei. 2007ko irailaren 3an sortu zen bideoak partekatzeko euskara hutsezko lehenengo webgunea eta, urteurrena ospatzeko, itxura goitik behera eraberritu dute arduradunek, logotipoa ez ezik baita gunearen diseinu osoa ere. Gainera, sistema eguneratzearekin batera aukera berriak ere ahalbidetu dituzte: bideoak aukeratu ondoren bata bestearen atzetik jarraian ikusi ahal izateko zerrenda, fitxategiak deskargatzeko lotura eta audioa sareratzeko txokoa kasu.
Vitoria-Gasteiz gainean kokatuko da ilargia. Musika, antzerki... eta magiaz betetako gaua. Non egongo zara? dio jazoeraren kartelak. Luna KREA da, irailaren 12ko gau gasteiztarra aurrekaririk gabeko kultur ikuskizun bilakatuko duen apustu berritzailea.
Historian egin den esperimentu zientifiko handienaren hasiera etzirako, irailaren 10erako, iragarri dute azkenean. Genevako CERN-ean izango da. Egun horretan LHC (Large Hadron Collider azeleragailua) martxan ipiniko da eta satelite bidezko broadcast-ean eta zuzeneko webcast-ean jarraitzeko aukera izango goizean goiztik.
Atzo, irailak 7, bete ziren 10 urte Google enpresa gisa eratu zenetik. Tira, blog eta abarretan bazabiltza gaur, kronologia desberdinak aurkituko dituzu hamar urte hauen historia marrazten dutenak. Horietako batzuetan ikusiko duzu, noski, Google 1998 baino lehenago ere esistitzen zela.
Joan Mari Irigoienek (Altza, 1948) proiektu handi bati ekin dio: Orbetarrak izeneko eleberri-sorta bat, eta horren lehen alea kaleratu berri du: "Bestea da mundua", XIX. eta XX. mende bitarteko industrializazio-prozesuan girotua.
Iragarri bezala, irten da Chrome kalera, Googleren nabigatzailea. Eta irakurle fin batek azkar ikusi bezala, ez dago euskarazko bertsiorik. Lastima. Produktua azkarra da oso, eta detaile interesgarriak ditu. Baina Firefox euskarazkoa erabiltzen jarraitzeko gomendatzera ausartuko gara.
Donostiako Informatika fakultatean elkarte gastronomikoen kudeaketarako aplikazio librea egin dute. OnEgin! izenaz bataiatutako aplikazioak Otorduei dagokien kontua egiteaz gain elkartearen bodega eta elkarteko gaien kontrola eramaten ere laguntzen du, bai eta falten nondik norakoak ere.
Ekainean Rafa Larreinak Gasteizko legebiltzarrean "2.0 mundua"-ri buruzko jardunaldi bat egiteko aukera eman zigun, euskal politikoek zer demontre den blogen eta wikieen kontu guzti hau hurbilagotik ikus zezaten. Irailaren 13an izango da topaketa.
Ekainean ebatzi ziren arren, EHAA buletin ofizialak abuztuan argitaratu zituen Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako (HPA) euskara sustatzeko dirulaguntza esleipenak. Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT) hainbat proiektuk jaso dute laguntza, eta hedabideen alorrean ere bada Interneterako laguntzarik.
Bideojokoak kultura garaikidearen estetikaren parte argia dira dagoeneko. Ideia horren inguruan antolatu da Donostian Try Again erakusketa (uda baino lehenagotik irekia Koldo Mitxelena Kulturunean, irailaren 27a arte) eta Kontrajokoak mintegia Artelekun datorren astean.
Elhuyar Fundazioak itzultzaile/zuzentzailea behar du Hizkuntza Zerbitzuak sailean jarduteko Erref.: HZ05. Eskatzen du: Lizentziaduna izatea, eta hizkuntzak jakitea: gaztelania, ingelesa, frantsesa.
Bideo hau bidali zioten Pako Aristiri, Pasaiako okupatutako etxe baten inguruan. Aipagarria iruditu zitzaion gaia Aristiri, paperera eraman zuen. Bakean bizi artikulua idatzi zuen Hitzerdi patsetan atalean, abuztuko bere eguneroko atalean. Pasaiako alkateak erantzun dio, orain, paperean. Interneten ez dago egia osoa, Pako.
Duela 370 urte, Hondarribiak bere historiako setiorik gogorrena jasan zuen. Garai gatazkatsu haiek gogora ekartzeko Hondarribiko Udalak bultzaturik zenbait ospakizun egituratu dira: Online Erakusketa, Setio Handiaren Kazeta eta Hitzaldi Ziklo bat.
Googlek atzo iragarri zuen Google Chrome garatu duela, eta gaur (irailak 2) banatuko dela Beta bertsioa Windows-erako hainbat herrialdetan. Komiki baten bidez ilustratu du Googlek web nabigatzaile berriaren zergatia eta funtsa. Firefox, Safari edo Opera nabigatzaileen ideia batzuk birlandu ditu Googlek, eta era berean, bere garapena librea izango da.
Munduko xakelari onenak bilduko dituen xake txapelketa jokatuko da gaurtik eta datorren irailaren 13ra arte Bilboko Plaza Berrian. Bai, arraroa dirudien arren, kalean jokatuko da txapelketa, zarataren aurka isolatutako kristalezko urna baten. Bertan izango dira Nazioarteko Federakuntzaren rankineko lehenengo 8 postuetan dauden jokalarietako 6, euren artean egungo Munduko Txapelduna, Vishwanatan Anand indiarra.
EHZ - Euskal Herria Zuzenean elkarteak langile berri bat xerkatzen du urte osoan antolaketa lanetan aritzeko eta IDB - Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolaketa eta kudeaketa arduradun bat bilatzen du.
Ikea etxearen katalogo orokor berria (2009. urterakoa) euskaraz argitaratu da Interneten, eta Flash aplikazio baten bidez kontsulta daiteke.
Hasier Etxeberriak egin zigun eskaria, oporretan ez uzteko Sustatu umezurtz. Tira ba, oporrak hartu, hartuko ditugu gaurdanik irailera arte, baina Sustatuk berritzen jarraituko du. Portada aldatuko da, Jamaika atalerako bezalaxe, zeuok irakurleok aukeratutako lotura eta iruzkinekin. Gehi iezaiozue sustaturako etiketa hona ekarri nahi dituzun kontuei Bildu.net eta Del.icio.us-en.
Scroogled zientzia fizkiozko ipuina da: Googlek bere bilaketa zerbitzuak bizitzaren hainbat alderdi kontrolatzeraino zabaltzen ditu. Mugetako zaintza eta identitate kontrola ere Googleren sistema batek egingo du, gobernuen enkarguz. Dena, gaiztakeriarik ez egiteko Googleren mantra horri jarraituz, don't be evil, ez gaiztoa izan. Harik eta, agian, makinaria osoa gaiztotzen hasten den.
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoaren Kabineteak 2008 urteko Euskal Gizartearen Egoera ikerketa sariaren deialdia ireki du.