Ikerketa beka, emakumeak Elorrioko historian
2008-10-15 09:10
Emakumeek Elorrio herriaren historiari, kultur bizitzan, ekonomian, politikan edo gizarte mailan egindako ekarpenak ezagutzera ematea du xede Elorrioko Udalak deitzen duen beka deialdiak.
Gainera Historia ulertzeko modua aldatuz ari da, jada ez da data, guda edo errege-erreginen bizitza kontatzera mugatzen. Gizateriaren historia hori baino sakonagoa dela jabetu gara eta ondorioz historiografia egiteko modua ere aldatzen ari da. Egunotan gainera oroimena berreskuratzearen garrantziaz mintzo gara sarritan.
Ikerketa beka honen xedea hori da hain zuzen, gure herriko emakumeen historia ikertu eta ezagutzera ematea, emakumeek herriaren historiari, kultur bizitza, ekonomia, politika edo gizarte mailan egindako ekarpenak ezagutzera eman nahi ditugu, eta zor zaien aitortza eskaini.
PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA:urriaren 24a azken eguna
NON: Elorrioko udal erregistroan
BEKAREN ZENBATEKOA: 4.000
AURKEZTU BEHARREKOAK:
-Proiektu proposamena.
-Curriculuma, espediente akademikoa eta eskabide orria.
-Zergak egunera dituenaren egiaztagiria
INFORMAZIO GEHIAGORAKO
-Elorrioko udaleko web gunean: www.elorrio.net
-Udaleko Berdintasun sailera deituta: 94-658.27.12
-Bizkaiko aldizkari ofiziala: 188. zk
Erantzunak kargatzen...