Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Batbirulau egitasmoaren bigarren edizioa prest

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa - Nafarroa
2008-11-27 : 09:11

Iazko esperientziak izan zuen harrera onaren ondoren, gaur bertan aurkeztu da Iruñean Batbirulau, euskal kulturaren Nafarroako zirkuituaren bigarren edizioa. Zirkuituak formatu eta kalitate handiko lau emanaldi hurbilduko ditu Nafarroako lau herritara, publiko eta gustu ezberdinak asetzeko modukoak. Besteak beste, KEROBIA laukoteak hartuko du parte Batbirulaun, "Materia organikoa eta gainerakoak" bira ixteko kontzertu bereziarekin.

1

Veleiako idazkien (balizko) autore erromatarrari buruz

zaldieroa
2008-11-27 : 09:11

Inpresioa daukat, eta ez bakarrik "cuore" hitza agertzen omen delako idazkunetan, italiar jatorriko norbait Veleiako idazkunekin lotua egon daitekeela. Eliseok esango zuen moduan susmo honek "Interneteko edo kafetegi baten solasaldirako balio du, baina ez zientziarako". Beraz eta Interneterako balio badu, hementxe botako dut. Wikipedian dago dena, aurkikuntzak eta aurkitzeke daudenak.

7

Euskararen presio ikaragarria antidisturbioak entrenatzeko

Eduardo Apodaka - EHU
2008-11-26 : 09:11

Azaroaren 24an Espainiako La Sexta telebistan eguerdiko albisteetan oso erreportaje bitxia eman dute. Antidisturbioak nola entrenatzen diren edo zehatzago, Espainiako polizia antidisturbioa izateko ikastaroa zertan den. Antza denez, elite taldea da eta proba gogorrak gainditzen jakin behar dute: nola egin aurre manifiei, esaterako.

1

Non dago munduko itsasontzirik luzeena?

Ane Alastruey - Naturgaia
2008-11-25 : 17:11

Horixe aurkitzeko lehiaketa bat abian jarri berri dugu. Berde-berdea proiektuan parte hartzen duten bigarren hezkuntzako ikasleei eta gure orrialdea bisitatzen duen edonori zuzendua dago.

2

Blas Uberuagari elkarrizketa

Luistxo Fernandez - Sustatu
2008-11-25 : 10:11

Blas Uberuaga Buber ezaguna da Interneteko euskal esparruan, Buberren euskal orria sortu zuelako joan den hamarkadan, sareko lehen euskal baliabideetako bat. Euskal jatorriko idahoarra da Blas, baina ez dugu elkarrizketatu ez euskal diasporaz, ez Interneteko euskal presentziaz galdetzeko, baizik eta energiaz, fisika nuklearraz eta Estatu Batuen politikaz jarduteko.

1

Berrikuntza erakundeen kudeaketan: enpresa eta hezkuntzako kasuak

edurne bilbao - IMH
2008-11-25 : 09:11

Azaroaren 27an Elgoibarko IMHn nazioarteko 3. urtez antolatu da, POPBL metodologien inguruan kudeaketa berritzaileak nola lantzen diren hausnartzeko asmoz.AEBetatik Arbinger Instituteko Michael Lazan, Madrilgo CISVEMeko Miguel Velazquez, Idiazabalgo AMPOko Jon Agirre eta IMHko irakasleak izango dira hizlariak 9.30etatik aurrera.

Blog tailerra Zestoan

Maider Likona Santamarina - gisa-elkartea
2008-11-25 : 08:11

Zestoako Euskara Zerbitzuak eta GISA elkarteak antolatuta, blogak sortzeko tailerra ospatuko da Zestoan, azaroak 29an, 10:00etatik 14:00tara. Tailerraren ondoren bazkari kolonbiarra jatera joango gara, ikasi dugunari buruz hitzegin ahal izateko.


Euskaldunen kultura-kontsumoa Interneten

Sustatu - Kulturaren Euskal Behatokia
2008-11-24 : 17:11

Eusko Jaurlaritzak kultura-kontsumoari buruzko azterketa bat egin du gaur publiko: "Kultura-ohiturei, -jardunbideei eta kontsumoari buruzko estatistika Euskal Herrian 2007-2008." EAEko datuak ezezik, Nafarroakoak eta Ipar Euskal Herrikoak ere kontuan hartzen dira. Interneteko kultura kontsumoaz ere badago daturik, bereziki erabiltzaile euskaldunen ohituren inguruan.

Teknologia berriak euskara juridikoaren esparruan

Sustatu
2008-11-24 : 11:11

Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak eta Bizkaiko Abokatuen Bazkunak jardunaldi bat antolatu dute euskara juridikoaren inguruan, bihar asteartea, hilak 25. Gaia: teknologia berriak euskara juridikoaren esparruan.

24

702.000 euro Junkerarentzat

Jon Abril - Aralar
2008-11-24 : 10:11

Eusko Jaurlaritzak 702.000 euroko dirulaguntza iragarri du, Kultura eta Etxebizitza Sailen bidez, Kepa Junkeraren proiektuen nazionartekotze lanak egiteko. Gainerako artista guztientzat 230.000 euro partituko dira 2009an. Bidezkoa al da?

Krisialdia eta kooperatibak, mintzagai

AZK - Gizabidea Fundazioa
2008-11-24 : 09:11

Ia mundu osoa astintzen ari den krisialdiaren aurrean, kooperatibek eman beharreko erantzunaz hausnartzeko aukera paregabea eskainiko digu aurtengo Arizmendi Topaketak ekitaldiak. Datorren ostegunean, hilak 27, izango da, 18:45etan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Areto Nagusian, Arrasaten.

6

Homo proponit, sed Deus disponit

Sustatu
2008-11-22 : 10:11

Eliseo Gil arkeologoari elkarrizketa egin diote Veleiako eskandaluaz. Ez du kasu zehatzen gainean erantzun nahi, salbu eta 15. mendeko esaldi latino batez, zeharka: "nork demostratu lehen aipua 15. mendekoa dela?" Bere defentsa nagusia da bera arkeologoa denez, piezen jatorri arkeologikoaz erantzun dezakeela, baina epigrafista ez denez, ezin du erantzun idazkunez.

Psikomotrizitate jardunaldiak

Hik Hasi - Hik Hasi
2008-11-21 : 12:11

Aurten, X. Hik Hasi Topaketak prestatzen ari gara eta ikasturtean zehar ere, hainbat jardunaldi antolatuko ditugu. Lehena, azaroaren 28an eta 29an izango da, DONOSTIAN eta DURANGON, hurrenez hurren. "Psikomotrizitate Praktika Haur Hezkuntzan: Pedagogia koherente baten bila" izenburupean egingo dugu jardunaldia eta gurekin izango da, besteak beste, Carles Font Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea.

8

Sinetsi nahi dut

Jakue Goienetxe
2008-11-21 : 09:11

Esanak esan, entzunak entzun, eztabaidak eztabaida, zalantzak zalantza...

1

Software librea Gipuzkoako administrazioan

Sustatu - Sustatu
2008-11-21 : 09:11

"Software librearen eta kode irekiko softwarearen erabilpena Gipuzkoako toki eta foru administrazioan" da EB-Berdeak taldeko Ander Rodriguez-ek 2007ko irailean aurkeztutako eskaerari erantzunez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek plazaratu duten txostenaren izenburua.

21

Eliseo Gil: Veleiako idazkunak benetakoak direla

Sustatu
2008-11-21 : 09:11

Veleiako aztarnategiko indusketen zuzendariak, Eliseo Gilek, aurkikuntzen benetakotasuna defenditzen jarraitzen du. Langraizen egin zuen atzo agerraldia, ez zuen galderarik onartu, eta Veleiako iruzurra salatu dituztenen txostenak "iritziak" direla esan du, ez froga zientifikoak. Iruzur akusazio zehatzetan ez du esplikaziorik eman (Descartesen kasuan salbu), eta datazio berantiarrago bat proposatu du (horrek sortzen dituen kontraesan berrietan sartu barik).

Euskara enpresan txertatuz, berrikuntzarantz

komunikazio kabinetea - Ziurtagiriaren Elkartea
2008-11-21 : 08:11

Ziurtagiriaren Elkarteak Euskaliten Kudeaketaren Kalitate eta Bikaintasunaren XIV. Europar Astearen barruan mintegia antolatu du Euskara enpresan txertatuz, berrikuntzarantz izenburupean. Bilbon izango da jardunaldia, hilaren 26an.

1

ENE sariketa: atzerrian euskara bultzatzen dutenentzat

EuskoSare - Eusko Ikaskuntza
2008-11-20 : 09:11

Azaroak 27an bukatzen da Eusko Ikaskuntzak antolatutako ENE sarian izena emateko epea. Saria Euskal Herritik kanpo Euskara bultzatzen duten erakundeei zuzenduta dago.

11

Veleia: disparateen zerrenda

Sustatu
2008-11-20 : 08:11

Veleiako ostraketan agertutako testu eta irudiak faltsuak direla ondorioztatu dute Arabako Foru Aldundiak deitutako aditu taldekoek. Ondorioz, Eliseo Gil arkeologoaren taldeari eta Lurmen enpresari Veleia ustiatzeko baimena kendu dio Diputazioak. Jarraian, atzoko txosten aurkezpenari buruzko kroniketan topatutako faltsukeriaren adibideetako batzuk (15.00etan eguneratuak gehikuntzekin).

1

Interneteko liburutegi digitalak: diseinua eta ustiatzea

Iñaki Alegria - IXA taldea
2008-11-19 : 13:11

HAP masterraren programaren barruko hitzaldia (gaztelaniaz), Rafael Carrascoren eskutik. Azaroaren 24an, astelehena. Arratsaldeko 4etan. Korta eraikinaren areto nagusia. UPV-EHU. Donostia.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: