Teknologia albisteak

Blog tailerra Zestoan

Erabiltzailearen aurpegia
Maider Likona Santamarina - gisa-elkartea
2008-11-25 : 08:11

Zestoako Euskara Zerbitzuak eta GISA elkarteak antolatuta, blogak sortzeko tailerra ospatuko da Zestoan, azaroak 29an, 10:00etatik 14:00tara. Tailerraren ondoren bazkari kolonbiarra jatera joango gara, ikasi dugunari buruz hitzegin ahal izateko.


Tailerrean gai hauek jorratuko dira:
1. Web 2.0 kontzeptu orokorrak
2. Blogak
2.1. Definizioa eta blogaren kontzeptu orokorrak
2.1.1. Permalink
2.1.2. Trackback
2.1.3. Pingback
2.1.4. Iruzkinak
2.1.5. Blogosfera
2.2. Blogak sortzeko tresnak
2.2.1. Blogak sortzeko doaneko zerbitzuak.
2.2.2. Argazkien integrazioa blogetan.
2.2.3. Bideoen integrazioa blogetan.
PRAKTIKA: Blog tailerra

Tailerra dohainik da, baina bazkaria ordaindu behar da, 15 euro.

Apuntatzeko epea zabalik dago, kontaktua@gisa-elkartea edo euskara@zestoa.net posta elektronikoetara mezu bat bidaliz.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago