Teknologia albisteak
8

Sinetsi nahi dut

Erabiltzailearen aurpegia
Jakue Goienetxe
2008-11-21 : 09:11

Esanak esan, entzunak entzun, eztabaidak eztabaida, zalantzak zalantza...

Nik, behintzat, sinetsi nahi dut, afixa famatu hark zioen bezala.

Erantzunak

Sustatu
2008-11-21 : 10:04

Jurgi Kintana historialariak ere ezin izan dio eutsi irudi bat moldatzeko tentazioari bere blogean.


Bestetik, Jakuek hemen kargatu duen irudian dago susmagarritzat jo izan den elementuetako bat. Bi marra horizontaleko gezi hori, Interneteko idazkeran => zeinuekin adierazten ahal duguna: geziaren errepresentazio esperotakoa baino, tipografia moderno-modernoaren kalkoa dirudi.


Iban Zaldua
2008-11-21 : 11:11

Oso ona!



Mulder & Scully batzuk beharko genituzke, bai, afera hau konpontzeko. Agian estralurtarrak (estralurtar euskaradunak, noski) dira guztiaren erantzule...

Luistxo
2008-11-21 : 12:52

Sinetsi nahi eta ezin horren inguruan mezu trukea egon da Eibartarrak zerrendan. Iruña-Veleian Gilen taldean lanean ibili den bat ere badabil tartean.


Jakue Goienetxe
2008-11-21 : 13:06

Argitu dezadan, badaezpada ere, benetan diodala sinetsi nahi dudala, eta bat natorrela, oro har, Juan Martinek hemen utzi duen iruzkinarekin.


Fermin
2008-11-21 : 13:54

Nire ustez talde etno-kulturista baten eraso antolatua pairatzen ari gara aspaldion.



Duela urte batzuk ofentsiba honen saiakera orokor bat antolatu zuten soilik Inteneten eta Guask delako hizkuntza faltsuaren inguruan; berriki arte Pirinioetan gorde izan den ustezko "melange" linguistikoa euskararen eta erromantzeen artean.



Guask hizkuntza hori asmatu zuenak sekulako dokumentazioa eta ezagutza dauka; bai historia, filolojia, geografiaz...



Izan ere AED akronimoan ezkutatzen den euskal-naziaren perfila gogorarazten du... zeinari Berria egunkariak sekulako kobertura eskaintzen baitio, konturatuko zinenetez.



Gehituko nuke Lazarragaren eskuiskribua ere "perfektuegia" dela, baina tira...



Fermin
2008-11-21 : 14:04

Barkatu; euskal-naziaren akronimoa ez da AED baizik eta AEB...

Luistxo
2008-11-21 : 14:15

Jakuek aukeratutako irudian badago polemikan aipatu izan den beste izenetako bat, Ankises. Hauxe irakurtzen ahal da:


ANQVI

SIIS ET VE

NVS => ENI

AS ET CRII

VSA =>

IVVLI

O


Ankises eta Venus > Eneas eta Kreusa > Julio. Hori, nonbait, gezi eta guzti, Julio Zesarren jatorri genealogiko mitikoen kontakizuna da. II bikoitza, bestalde, E fonema adierazteko modua omen da antzinateko sasoi horretan.


Baina zalantzak sortzen dituena da ANQVISES forma. Joakin Gorrotxategik txosten honetan (gaur Filoblogia blogean aipatua) ANCHISES espero beharko litzatekeela nabarmentzen du, beste kasu batzuen artean.


Eta, bide batez, hemen gorago Ferminek aipatzen duen Guask inbentoaren arrastoak sarean.


Olegario
2008-11-21 : 14:54

Begira, pozten naz tipo horrena aipatu dozulako, ze azkenaldian zopan ere agertzen da, bere zorakeriak han eta hemen botatzen. Andoni Errazkin Beratzadi da bere (goit)izen osoa, eta bietatik bat:

euskaldunak barregarri uzteko erakunde sekretu batek ordaintzen dio hortik zehar txorradak idazten ibiltzeko,

edo tipoak dioena benetan sinesten du garuna sitsak janda duelako,

edo ... oso aspertuta eta bakarrik bizi da.



Harira bueltatuz, arazoaren muina aurkikuntzaren prozedura - detaileetan dago, batez ere estratigrafia eta aintzinatasun frogen asuntoan. Baina badirudi Eliseo Gilek orain arte jarraitutako pausuak zalantzan jartzeko batere gogorik ez duela.

Erantzun

Sartu