Sustatu logoa Teknologia albisteak

Teknologia berriak euskara juridikoaren esparruan

Sustatu
2008-11-24 11:11

Berrikuntzaren urtea dela eta, aurtengo ekitaldiaren gaia teknologia berriek euskara juridikoaren esparruan duten eragina izango da. Euskarazko hizkera juridikoak orain arte erabilera eta garapen aldapatsua izan badu ere, egungo teknologiek aukera berriak eskaintzen dituzte? Zeintzuk dira horiek? Zeintzuk abantailak eta arazoak? Zeintzuk erronkak? Horiexek dira jardunaldiko mintzagaiak.

Egitaraua

16:30 Ekitaldiaren aurkezpena, Cesar Gallastegiren eskutik (Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Euskara Juridikoaren Mintegiko arduraduna eta Euskal Gaien Institutuko kidea).

Jarraian, hitzaldiak:

1. Euskara juridikoa lantzeko baliabideak sarean. Aloña Iribar Ibirriaga (UZEIko kidea)

2. Euskararen erabilera epaitegietan teknologia berrien bidez- Xabier Balerdi Tolosa (Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko euskara teknikaria)

3. Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala XXI. mendearen hasieran Manu Arrasate (IVAP-HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko kidea)

4. Hizkuntzaren teknologiak eta lan terminologikoa Bizkaiko Foru Aldundian. Joseba Urzelai Agirre (Bizkaiko Foru Aldundiko terminologoa)

18:30 Amaiera, Santiago Larrazabalen (Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuaren zuzendaria) eta Aitzol Aslaren eskutik (Bizkaiko Abokatuen Bazkuneko Euskara Batzordekoa eta Legelarien Euskal Kontseiluaren euskara arduraduna).

Jardunaldia, azaroaren 25ean, 16:30etik 18:30era, Deustuko Unibertsitateko 153. gelan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu