Teknologia albisteak
1

Veleiako idazkien (balizko) autore erromatarrari buruz

Erabiltzailearen aurpegia
zaldieroa
2008-11-27 : 09:11

Inpresioa daukat, eta ez bakarrik "cuore" hitza agertzen omen delako idazkunetan, italiar jatorriko norbait Veleiako idazkunekin lotua egon daitekeela. Eliseok esango zuen moduan susmo honek "Interneteko edo kafetegi baten solasaldirako balio du, baina ez zientziarako". Beraz eta Interneterako balio badu, hementxe botako dut. Wikipedian dago dena, aurkikuntzak eta aurkitzeke daudenak.

"Ikerketa" honekin (jajajaja!!) galdu dut gaurko goiza, baina, zer nahi duzue esatea: nik gauza hauekin disfrutatzen dut!!

Harira:

Latinez (III-VI mende artean idatziak) hiru esaldi daudela ezagutzera eman dute:

  1. Homo proponit et Deus disponit (XV.mendeko fraile batena)
  2. Ad maiorem Dei gloriam (Jesusen konpainiako leloa)
  3. Si vis pacem, para iustitiam (Hayako egoitzan idatzia)
  4. (amodiozko esaldi bat dagoela ere esan zuten, baina ez dute argitaratu. Txerri baten hezurran idatzia omen dago)

Esan behar da ongi idatzia dauden idazkun bakarrak omen direla, gainontzekoak huts galantak dituzte (askok italiar batek, edo italianoz egiten duen batek egingo zituen hutsak, nire ustez.Baina Eliseok esango zuen moduan: "oso teknikoa da, eta luze joko luke azalpenak ematea....")

Wikipediara joan naiz beraz eta proverbios latinos sakatu dut. Hortxe daude hiru esaldiak, baina 2.a Jesusen konpainiakoa dela esaten dute. Hau da, esaldi hori nahiko "berria" dela, alegia. Dena den ongi dago informazioa: III. mendeko idazkunak ulertzeko oso baliagarria.

Ingelesko Latin phrases(full) -era jo dut orduan. Hortxe 2. esaldia ageri da bakarrik, eta Jesusen konpainiakoa dela esaten dute. (Bide batez esanda: zer informazio eskaxa ingelesena!! Bi esaldi falta dira!! III. mendeko idazkunak ulertzeko ez da oso orrialde baliagarria)

Italianozko Locuzioni latine -ra joan naiz orduan. Hortxe daude hiru esaldiak, eta ez da jatorria aipatzen. Beren biluztasunean hirurak erromatar garaikoak ematen dute. Bide batez esanda oso orrialde ona III. mendeko idazkunak ulertzeko.

Oharra: amodioari buruzko ezagutzen ez dugun esaldiari buruz. Latinez nola den ez dute aditzera eman baina bai con mi corazón hasta el infinito itzuli daitekeela. Bestalde cuore hitza agertzen dela aipatu dute (hitz italianoa). Locuzioni latine orrialde honetan esaldi hau ez da agertzen baina "Ad infinitum" agertzen da.

Ondorioak: lau esaldietatik 3´5 italiako wikipediaren Locuzione latine-n daude. Eta falta den 0´5 hori (cuore) ez dago ez, baina cuore ez da latina, italianoa baizik.

Eliseok esango zuen moduan...hau ez da serioa, eta agian tribunaletara eramateko txantxa merke bat ere bada. Baina zer egingo diogu, aizue, nik gauza hauekin disfrutatzen dut!!!

Erantzunak

Joseba
2008-11-27 : 17:57

Iruditzen jazte Iruña-Okako gai honetan zehozer iztukatu nahi dabela. Ez naiz batere aditua arkeologi edota hizkuntza gaietan baina ez da oso argia izan behar ikusteko agintariek zerbait darabiltela eskuartean. Toki horretan euskarazko hitzak agertzeak teoria asko pikura bidaliko leukez eta gai asko argitu, euskara eta euskaldunei buruzkoak. Ematen baitu Euskara kobazuloetan baino ez zala hitz egiten.

Antzeko gauza gertatzen da Euskal Herrian aspaldiko hilobiak aurkitzen diranean: erromatarrak direla, edo juduak, edo arabeak, edo batek daki nongoak; hori bai, inoiz ez da agertu eukaldun baten hezurrik.

Gero eta argiago daukat estralurtarrak garela, gitxienez!

Erantzun

Sartu