Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskararen presio ikaragarria antidisturbioak entrenatzeko

Eduardo Apodaka - EHU
2008-11-26 09:11

Azaroaren 24an Espainiako La Sexta telebistan eguerdiko albisteetan oso erreportaje bitxia eman dute. Antidisturbioak nola entrenatzen diren edo zehatzago, Espainiako polizia antidisturbioa izateko ikastaroa zertan den. Antza denez, elite taldea da eta proba gogorrak gainditzen jakin behar dute: nola egin aurre manifiei, esaterako.

Bitxiena zera da, irudietan agertuko dira manifa bati aurre egiten hainbat "antidisturbiogai", eta aurrean ikaskideak manifestari biolentoarena egiten eta eskuetan pankarta bat.


Argazkiak.org | Polizien entrenamendua © cc-by-sa: eduardo

Pankarta elebiduna daramate manifestariz mozorrotutako poliziek: "Gune berde gehiago behar dugu. Auzoko Plaza gurea da. Auzo Elkartea."


Argazkiak.org | Pankarta elebiduna © cc-by-sa: eduardo

Entrenamendua ez zen Euskal Herrian, baina seguru euskara ikustea edo irakurtzea dela gogorrena...

Bideoa hemen dago, La Sexta Noticias-en.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu