Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

4

Mikel Laboaren kantuak sarean

Sustatu
2008-12-05 : 11:12

Mikel Laboaren musika entzuteko aukerak badaude Interneten. Hainbat blogari euskaldunek, beren blogetan gogoratu zutenean kantariaren ibilbidea, bideoak itsatsi zituzten (Youtubekoak gehienak, baina Euskaltubekoak ere bai). Baina badaude kantuak entzuteko beste modu batzuk ere.

Jardunaldiak: Lazarraga, arabar poeta (1547-1605)

GEU - GEU GASTEIZ aldizkaria-elkartea
2008-12-05 : 10:12

Datorren astean, Gasteizko Artium museoan Lazarragaren inguruko jardunaldiak burutuko dira. Henrike Knorrek antolatzen zituen jardunaldien segida bezala uler daitezke, baina Aramaion izan beharrean Gasteizen burutuko ditugu aurtengoak.

1

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak euskaraz

Igor Leturia - e-gorblog-etik
2008-12-04 : 11:12

Live Search bilatzailea, SkyDrive, Spaces, Taldeak, Argazkiak, Gertaerak, Live.com gune nagusia... denek interfazea euskaraz dute orain. (Igor Leturiak aurkitu ditu, eta bere blogean idatzi du artikulua. Handik ekarri dugu bere lizentziari esker)

13

Euskaldun guztion aberia EusKafka da: iturrien bila

Iban Zaldua
2008-12-04 : 10:12

Euskaldun guztion aberria bere azkeneko literatur lanaren kontrazalean agertzen den esaldia osatzeko erabili (eta plagiatu) zituen elementuetatik tiraka (aberia eta EusKafka), Iban Zaldua idazleak artikuluxka bat osatu du, eta sustatuzaleen laguntza eskatzen du terminoon benetako jatorria ikertzen jarraitzeko...

'Armix Ilargian galduta' , plataformako bideo-joko didaktiko berria

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2008-12-04 : 09:12

Elhuyar Fundazioak Armix Ilargian Galduta izeneko bideo-jokoa argitaratu berri du, 7-10 urteko gaztetxoentzat. Bideo-joko hau Armix pertsonaia protagonistatzat duen serie bateko bigarren CD-ROMa da, eta jolasen bidez, jokalariak matematikako, inguruaren ezaguerako eta hizkuntzako gaiak landuko ditu.

3

Kantu afaria (eta gehiago) Mikel Laboaren omenez

Arianne Unamuno - Pil-Pilean, Soraluze
2008-12-03 : 17:12

Pil-pilean elkarteko lagunek antolatuta, kantu-afaria izango da datorren igandean, hilak 7, Soraluzen, San Andres auzoko elkartean. Mikel Laboaren abestiek girotuko dute gaua. Kantuzale eta artista denek, ateak zabal-zabalik dituzue, soraluzetarra izan edo sunsunkordakoa. Gogoz bazaude, abisatu eta etorri!

Hausnartu, euskal soziolinguistika sariak

Soziolinguistika Klusterra - Soziolinguistika Klusterra
2008-12-03 : 16:12

Hausnartu, euskal soziolinguistika sariak banatu dira abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuz, Martin Ugalde Kultur Parkean buruturiko ekitaldian.

24

Gizonezko bat tirokatua Azpeitian: hil egin da

Sustatu.com - Sustatu.com
2008-12-03 : 14:12

Azpeitiko Kiruri jatetxeko aparkalekuan gertatu da tiroketa eta zenbait iturriren arabera, Altuna y Uria eraikuntza enpresako enpresaria da tirokatua.

Azken ordua 13:56: hil egin da. Hildakoa Inazio Uria Mendizabal da, 71 urtekoa.

144 orrialdeko Entzun! liburua Durangon aurkeztuko da

Xabier - Eragin/Entzun! aldizkaria
2008-12-03 : 11:12

Entzun! liburuaren lehen zenbakia Durangoko azokan aurkeztuko da. Berez, lehen liburua da, baina aldizkariaren numerazio historikoari jarraituz, Entzun!en 58. zenbakia dugu honako hau. Liburu formatuan bilduta dator Entzun! berria. 144 orri ditu, koloretan, luxuzko aurkezpenarekin.

Local Moves The World

Rober Gutiérrez, Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria - Ziurtagiriaren Elkartea
2008-12-03 : 09:12

Euskararen Nazioarteko Eguna 1949. urtean sortu zen Eusko Ikaskuntzaren baitan. Euskararen balio unibertsala aldarrikatzen da egun honetan; euskara ere beste hizkuntzen pareko dela adierazi eta bizitzako eremu guztietan erabilgarri dela azpimarratu nahi da. Jakin badakigu, ordea, egun bakarra baino gehiago euskarak bereak beharko lituzkeela urteko egun guztiak eta noski, asmo horiek egia bilakatzeko urteko egun guztietan egin behar dugula lan. Gaurko egunaren aitzakia baliatuko dugu euskararen unibertsaltasunari muzin egin gabe euskarak gaur eta hemen duen erabilgarritasunari buruz gogoetatxo bat egiteko.

2

Mikel Laboaren kantu aukera euskal blogosferan

Sustatu
2008-12-02 : 16:12

Euskal blogosferako hainbat bitakoratan Sustatun bezala egin dute, kantuak aukeratuz omendu dute Mikel Laboa.

Nafarroako euskarazko hedabideen adierazpena, laguntzen desblokeoa dela eta

Hedabide Saila - TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioa
2008-12-02 : 15:12

Nafarroako Gobernuak partzialki desblokeatu du euskararen erabilera hedabideetan sustatzeko blokeatua zuen diru-poltsa. Horren aurrean, honekin batera doan adierazpena gizarteratu nahi dugu Nafarroan euskaraz dihardugun hedabideok eta haietako asko bazkide dituen Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak.

5

Arrasate Pressek 20 urte bete ditu

Joxe Aranzabal - Faroa
2008-12-02 : 11:12

1988ko abenduaren 2an, ostirala, kaleratu zen Mondragoen Arrasate Press herri aldizkariaren lehen zenbakia. Gaur inork ez du txapligurik botako 20. urteurren hori ospatzeko, gaur egun Arrasate Pressik ez delako, 2000. urtean beste proiektu zabalago batean uztartu baitzen, Goiena proiektuan. Hala ere, orain hogei urte, Arrasate Press mugarri bat izan zen, euskarazko prentsa lokalaren loraldia ekarri baitzuen Euskal Herrira. (Joxe Aranzabalen artikulua Faroan azaldu da, eta handik ekarri dugu bere lizentziari esker)

2

BBK-Kutxa, fusiorik ez: ekonomia eta politika

Joseba Barandiaran
2008-12-02 : 09:12

Albiste honen inguruan (ez dela BBK-Kutxa fusiorik izango, Kutxan huts egin duelako bozketak), zera gehitu nahi nuke: Bistakoa da erabakiak ezer gutxi izan duela ekonomikotik eta bai politikotik.

Bergarako amodiozko gutunen 16. lehiaketa

Jardun euskara elkartea - Bergara
2008-12-02 : 09:12

Azken urteotan bezalaxe, aurten ere, hasiak gara dagoeneko Bergarako amodiozko gutunen lehiaketaren edizio berriaren zabalpenarekin. Aurtengoan, amodiozko gutunen XVII. edizioa eta amodiozko SMS mezuen VII. edizioa ospatuko dira.

66

Mikel Laboa hil da

Sustatu.com
2008-12-01 : 10:12

Albiste txar batekin hasi da astelehena. 74 urterekin Mikel Laboa hil dela jakin dugu oraintxe bertan. Azken egunotan ospitalean zegoen eta gaur goizeko 8:30tan hil da. Azken orduetan bere emazte eta bi seme-alabak izan ditu alboan.

EGUNERAKETA 19:00: Ez da hiletarik egingo. Bihar goizean erraustuko dute Mikel Laboaren gorpua eta familiak etxera eramango ditu errautsak.

2

Geografian aditu/aritu, brain training motako bideo-joko berria

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2008-12-01 : 09:12

Elhuyar Fundazioak Geografian aditu/aritu bideo-jokoa argitaratu berri du. Brain Training motako bideo-jokoa da, eta adin guztietako jokalarientzat pentsatuta dago. Helburua da jolasen bitartez munduko mapa politikoak eta fisikoak menderatzea eta euskarazko toponimoak zuzen idaztea.

1

Ez da BBK-Kutxa fusiorik izango, Kutxan huts egin duelako bozketak

Mikel
2008-11-29 : 00:11

Bueno, kanpaina hau ez da Estatu Batuetako hauteskundeak bezain luzea, baina edarra tabarra eman digutena, fusioa gora eta fusioa bera. BBKk egin du bere partea baina Kutxak ez: 63 alde, 33 aurka eta 4 abstentzio.

7

Musikarien manifestua, Junkerari emandakoagatik protestan

Sustatu
2008-11-28 : 19:11

Argia.com-ek zabaldu duenez, manifestu bat kaleratu dute hainbat musikarik, eta sinadura bilketa bideratu, Kepa Junkerari Jaurlaritzak emandako 702.000 euroko dirulaguntza dela-eta. Eguneraketa ostirala, 18.00: Sinatzaileetarik batzuk ezagunak dira jada, tartean, Ruper Ordorika, Fermin Muguruza, Iñaki Salvador edo Gontzal Mendibil.

Kalitatera eta bikaintasunera iristeko txertatu euskara enpresan

komunikazio kabinetea - Ziurtagiriaren Elkartea
2008-11-28 : 08:11

Ziurtagiriaren Elkarteak Euskaliten Kudeaketaren Kalitate eta Bikaintasunaren XIV. Europar Astearen barruan mintegia izan zuen hilaren 26an Bilbon Euskara enpresan txertatuz, berrikuntzarantz izenburupean. Bertan kalitatera eta bikaintasunera iristeko euskara enpresan txertatzea beharrezkoa dela argudiatu da.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››