Azaroaren 27an Elgoibarko IMHn nazioarteko 3. urtez antolatu da, POPBL metodologien inguruan kudeaketa berritzaileak nola lantzen diren hausnartzeko asmoz.AEBetatik Arbinger Instituteko Michael Lazan, Madrilgo CISVEMeko Miguel Velazquez, Idiazabalgo AMPOko Jon Agirre eta IMHko irakasleak izango dira hizlariak 9.30etatik aurrera.
Aurtengoa Nazioarteko POI-POPBL jardunaldiaren hirugarrenen edizioa izango da, non Lanbide Heziketa aztertzen den Irakaskuntza/Ikaskuntza prozesuaren berrikuntzaren ikuspegitik eta enpresa eta hezkuntzako hainbat kasu ezagutarazten diren berrikuntzaren bidean dauden errealitateak ezagutzeko.
2008an jardunaldia kudeaketa organizazionalean kokatuko da, eta enpresa eta hezkuntza esparruetako komunikazioak ekarriko ditugu.
Jardunaldiaren helburua da parte-hartzaileek sentsibilizatzea hezkuntza prozesuaren berrikuntzari buruz, honetarako Lidergotasuna, Balioak, Parte-hartzea, Kudeaketa eta azken finean antolaketa-berrikuntzari buruzko ekarpenekin. 27Ko jardunaldian, Gizarte eta lidergotasun testuinguruaz arituko zaigu Ameriketako Estatu Batuetatik etorritako Michael Lezan (Arbinger Institute www.arbinger.com). Ondoren, balioetan oinarritutako prestakuntza eta garapenari buruz jardungo du Miguel Velazquezek (Centro de investigacion en valores sociales y empresariales www.civsem.com). Hirugarren hizlaria AMPOko Lehendakaria den Jon Agirre izango da eta kooperazioan duten esperientzia azalduko digu www.ampo.es . Azkenik IMHko Irakasle taldeak POI proiektuaren estrategia, antolaketa, hedapena nola egiten den ezagutuko dugu . www.imh.es . Ekitaldia Lanbide Heziketako Sailburuordetzak irekiko du eta Luis Mª Ullibarri Innobasqueko Gizarte Berrikuntzarako Zuzendariak itxiko du.
Enpresen beharrak eta dituzten programazioak berrikusteko IMHk enpresekin egin dituen azken kontrasteetan agertzen dira trebetasun jakin batzuk garatzeko beharra, besteak beste komunikazioa eta argumentazioa, eta baita jarrera batzuk kolaborazioa, konpromisoa, iniziatiba, parte-hartzea gaitasun teknikoak osatuko dituztenak. Zentzu honetan 2008ko ikasleak ez dira duela 10 urtekoak, eta duela 10 urteko metodologiak ez dute baliorik ez badira berrikusten.
GUNEKA proiektuan parte hartzea eta arazoetan oinarritutako ikaskuntzaren inguruan garatutako eredu eskadinaviarrak (POPBL*), euskarri tekniko ona izan ziren eraldaketak proposatzeko eta POI IMHren metodologia abiatzeko (Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza).
POPBL*: Project Organized and Problem Based Learning
IMHren egoitzan gaur gertatzen ari den jardunaldi honetako saioak IMHren webgunetik zuzenean jarrai daitezke bideoz (igo bolumena topera antzuteko)