
ForoKoop, eztabaida kooperatiboaren foroa, aurreko urtean jarri zen martxan eta honen urteurrena ostegun honetan, Azaroak 20, ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. Gaia generoen berdintasuna kooperatibetan izango da.
Internet Zuretzat jardunaldiak Eusko Jaurlaritzak antolatu ditu, eta herriz herri egingo dira, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat ikastetxetan. Araban eta Gipuzkoan, abenduaren 1etik 4ra; eta Bizkaian abenduaren 15etik 18ra. Interneten aukerak helduei azaltzea da helburua.
Sareblog Asier Lozanok eta Borja Bonillak 2008an sortutako enpresa da. Euskaraz sortu den lehenengo blog-sare komertzialak gaur hasi du ibilbidea hiru blogekin: Musikazale, Kiroldegi eta Ondopasa.
Iñaki Mendiguren itzultzaileak bukatu J.K. Rowling-en Harry Potterren liburu sortako azkena itzultzen, eta kalean (eta sarean) dago jada 7. liburua euskaraz: Harry Potter eta Herioaren erlikiak. Ingelesez, Harry Potter and the Deathly Hallows da liburuaren izen originala.
One Laptop Per Child proiektuaren XO ordenagailua eskuratzeko aukera izango dugu gaurtik aurrera Give One Get One kanpainaren bitartez. Kanpaina horretan bi ordenagailu ordaintzen dira, bata norberarentzat eta beste bat hirugarren munduko haur batentzat.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak astearteko bileran erabaki zuenez, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 90.000 euro emango dizkio EHUko Euskara Institutuari. Euskara Institutuak Interneten zenbait lan interesgarri garatu ditu, besteak beste: Egungo Euskararen Hiztegia; Hiztegi Batua Euskal Prosan; eta Lexikoa, Atzo eta Gaur aplikazioa. Hiruak, gainera, eduki libre gisa banatuak, Creative Commons Aitortu (cc-by) lizentziarekin jarrita baitaude sarean.
Leizaola Elkargoak antolatuta, Gutxiengo Hizkuntzen Erabilera Gazterian Sustatzeko Gauzatutako Eskarmentu Arrakastatsu eta Praktika Egokien Biltzarra egingo da Bilbon, azaroaren 20an eta 21ean, Euskalduna jauregian.
Gaur 10 urte beteko dira Federico Krutwig Sagredo euskaltzain, idazle eta intelektual euskalduna zendu zela. Data hori gogoan hartuta www.krutwig.org webgunea sortu da.
Oñatiko Ganbara Txiki Abesbatzaren V. Urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira eta horien artean azaroan zehar ospatuko diren 4 kontzertu izango dira. Azaroaren 8an eman zitzaion hasiera Ganbara Txikik, Ganbara abesbatzaren laguntzaz, eskaini zuen kontzertuarekin. Datozen asteburuetan beste hiru kontzertu izango dira.
Lehiaketara aurkeztu diren 110 blogen artean, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako Anais Sánchez gazteak eskuratu du lehenengo saria Berdundis superheroia izeneko blogarekin. Bigarren saritua Donostiako La Anunciata ikastetxeko Iván Matellanes izan da, Earthman izeneko blogarengatik. Hirugarren saria, aldiz, Bilboko Luis Briñas ikastetxeko hiru ikaslek egin duten Forestwoman blogak eskuratu du.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalitek mintegi bat antolatu dute azaroaren 18rako, Zamudioko Parke Teknologikoan. Izenburua hauxe da: "Praktika onak: enpresa aurreratuek euskaraz (ere) jarduten dute" Bereziki bezeroari zuzenduta dauden hiru euskal enpresa handik (Eroskik, Euskaltelek eta Kutxak) beren praktika onen berri emango dute, hizkuntza-kudeaketari dagokionez.
Sarean dago jada apertium-eu-es, euskaratik espainierarako Apertium plataforman oinarritutako itzultzaile automatiko librearen lehenengo bertsioa: erdaratu.eu webgunean probatu daiteke.
Mundu osoko idazlei zuzendutako lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek kontakizun bat idatzi beharko dute euskal gaiez euskaraz, gaztelaniaz, fantsesez edo ingelesez. Gehiengoz 300 hitz izan daitezke. Lanik hoberena 500 euroko saria jasoko du.
Berdintasunerako Defentsoria Erakundetik salaketa jaso du Gerediaga Elkarteak, Durangoko Azokaren antolatzaile den aldetik, 43. edizioa iragartzeko kartelak emakumeak diskriminatzen dituela arrazoituz. Hona hemen Gerediaga Elkarteak adierazten duena (Durangoko Azokaren webgunean ere argitaratu da ohar hau).
Kataluniako Generalitateak itzulpen automatikorako duen webguneak hizkuntza-bikote berriak ipini ditu erabiltzaileen esku Opentrad partzuergoak garatutako kode irekiko Apertium teknologia usatuta
Bilboko Itsas Adar Museoan 300 lagun inguru bildu ziren azaroaren 11n Tokiko Telebista Euskaldun berriaren aurkezpenean. Politikariak, enpresariak, gizarte mugimendu askotako lagunak eta erakundeetako ordezkariak bertara bildu ziren.
Duela aste batzuk erakutsi genizuen kartel hau, baina orain berriz albiste da, Eusko Jaurlaritzako Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak matxista iritzi diolako Gizon ikusezina Azokan lemari, berez lema hori kartelean ageri ez den arren. Karteleko pertsonaia gizonezko edo emakumezkoa den, hori ere ez da ondoegi nabari, egia esateko.
Laugarrenez jarraian, aurten ere Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. Lehiaketak izen propioa estreinatuko du aurten: KAMERATOIA.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta ESLE - Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak elkar lanerako hitzarmena sinatu dute. Horrela, orain arte ez bezala, Foru Aldundiko zerga ezberdinen laguntza programak garatzeko aukera ezberdinak aztertu eta programa horiek sistema eragile batean baino gehiagotan, bai eta software librean oinarritutakoetan ere, exekutatu ahal izango dira.