Horixe aurkitzeko lehiaketa bat abian jarri berri dugu. Berde-berdea proiektuan parte hartzen duten bigarren hezkuntzako ikasleei eta gure orrialdea bisitatzen duen edonori zuzendua dago.
Geografia ezaguerak gogorarazteaz gain, Google Earth erabiliz argazki-safari honetan ondo pasatuko duzue. Itsasontziak atzeman behar dituzue, argazkia atera, neurtu, koordenatuak idatzi eta gero guri bidali. Partaideen lanarekin automatikoki Munduko itsaso-zirkulazioaren mapa erraldoi bat osatzen doa: zamalanak egiten diren portuak, kanalak Guztiak zaudete gonbidatuta, baita Google Earthen Wallyren bila dabiltzanak ere, gainera zorte pixka batekin sari txiki bat lor dezakezue. Animo