Sustatu logoa Teknologia albisteak

Homo proponit, sed Deus disponit

Sustatu
2008-11-22 10:11

Eliseo Gil arkeologoari elkarrizketa egin diote Veleiako eskandaluaz. Ez du kasu zehatzen gainean erantzun nahi, salbu eta 15. mendeko esaldi latino batez, zeharka: "nork demostratu lehen aipua 15. mendekoa dela?" Bere defentsa nagusia da bera arkeologoa denez, piezen jatorri arkeologikoaz erantzun dezakeela, baina epigrafista ez denez, ezin du erantzun idazkunez.

Eliseo Gil ez da sartzen Nefertiti edo euskarazko terminoen eztabaidan, elkarrizketatzaileak horretaz galdetzen dion arren.

Kasu bakarrean erantzuten dio zertxobait, Homo proponit, sed Deus disponit agertzen dela-eta idazkunetan. 15. mendeko fraide baten liburuko esaldia omen da, eta horren aurrean zera erantzuten du Gilek:

Nork demostratu dezake esaldi horren lehen agerpena 15. mendekoa dela?

Atsotitzen Wordsworth hiztegian ageri da, adibidez, esaldi hori Thomas Kempisen dela, 15. mende hasierakoa.

Wikipediaren Wikiquote proiektuan ere ageri da, Kempis frauidearen orrian.

Esaldi latino klasikoa Gotzon Garete zendu berriaren atsotitzen lan mardulean ere ageri da euskarazko zenbait baliokiderekin, adibidez:

  • Esanak gugan, eginok Jaungoikoagan.
  • Gizona dabil eta Jaunak darabil.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu