Eusko Jaurlaritzak kultura-kontsumoari buruzko azterketa bat egin du gaur publiko: "Kultura-ohiturei, -jardunbideei eta kontsumoari buruzko estatistika Euskal Herrian 2007-2008." EAEko datuak ezezik, Nafarroakoak eta Ipar Euskal Herrikoak ere kontuan hartzen dira. Interneteko kultura kontsumoaz ere badago daturik, bereziki erabiltzaile euskaldunen ohituren inguruan.
Kulturaren Euskal Behatokiak egin du txostena, eta datubase eran jarriko omen da Interneten, hemen, baina bitartean, hiru PDF argitaratu dituzte (guk hobeto ikuskarzeko Scribd-en gordeak): EAEkoa, Nafarroakoa eta Ipar Euskal Herrikoa. Hiruak bateratzen dituen txosten estatistiko osoak hemen egon behar luke, baina lotura gaizki dago. Horiez gain, Eusko Jaurlaritzak ohar bat publiko egin du gaur prentsaurreko batean, eta laburpeneko dokumentu bat ere eman du argitara.
Irakurketa, ikus-entzunezkoak eta kulturaren adierazpide tradizionalagoak ageri dira batez ere zabaldu duten dokumentuko grafikoetan, baina bada Interneteko aipurik ere, zehazki: "ikusten da gazteek Internet erabiltzen dutela kultura-jardueretarako. 15 eta 24 urte arteko hamar gaztetik zazpik erabiltzen dute Internet kulturajardueretarako."
Gainera, "Internet erabiltzeko ohitura duten elebidunen erdiek (% 51,3k) euskarazko edukiak erabiltzen dituzte. Web guneak eta dokumentazioa eskuratzen dituzte % 37,4k; musika-edukiak, % 22,2k; blogak eta liburuak irakurri edo azken horiek deskargatzen dituzte % 7,2k; eta foroetan sartzen dira % 6,1."
Honako hiru grafikoetan ikusten da elebidunek (euskaldunek, alegia) Interneten ze erabilpen kultural egiten duten:
Argazkiak.org | EAEko euskaldunen Internet ohiturak © cc-by-sa: codesyntax
Argazkiak.org | Nafarroako euskaldunen Internet ohiturak © cc-by-sa: codesyntax
Argazkiak.org | Interneteko kultura kontsumoa Iparraldeko euskaldunen artean © cc-by-sa: codesyntax
Erantzun
Sartu