Sustatu logoa Teknologia albisteak

Software librea Gipuzkoako administrazioan

Sustatu - Sustatu
2008-11-21 09:11

Udal eta Foru administrazioaren arduradunekin egindako elkarrizketetan oinarritu da Gipuzkoako Foru Aldundiaren i-Gipuzkoa 2010 ekimenaren izenean kaleratu den txostena:

Software libreak erabilera txikia du Gipuzkoako herri, toki eta foru administrazioan, beraz etorkizunari begira, merkatu zabala dute software libre aplikazioak Gipuzkoan.


Argazkiak.org | Sofware librea Gipuzkoan © cc-by-sa: eneko

Ezker Batua-Berdeak taldeak ekimenaren bidez sortu zen eta hemen duzue Ander Rodriguezek 2007ko irailean hasi eta txostena bideratu duen tramite guztiaren historia osoa.

Aurtengo urrian egindako txostena da, baina atzo kaleratu zuen Foru Aldundiak eta lanaren ardura Juanan Pereira eta Ray Fernandez EHU-ko irakasleek izan dute, koordinazioa eta gainbegiratzea Foru Aldundiaren Informazio Gizartearen eta Sistemen Zuzendaritza Nagusiarena izan da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu