Sustatu logoa Teknologia albisteak

BBK-Kutxa, fusiorik ez: ekonomia eta politika

Joseba Barandiaran
2008-12-02 09:12

Albiste honen inguruan (ez dela BBK-Kutxa fusiorik izango, Kutxan huts egin duelako bozketak), zera gehitu nahi nuke: Bistakoa da erabakiak ezer gutxi izan duela ekonomikotik eta bai politikotik.

Eraginkortasuna, kaudimena, likidezia eta tamaina argudiotzat hartuz, bategitea komenigarria da eta, egungo egoeran, premiazkoa.

Hau guztia, noski, kutxen egungo eredua, jarduna, funtzioa eta gizarte ekintza kuestionatu gabe. Hori beste eztabaida bat da. Alegia, kutxa bakoitzaren barruan, kutxaren egungo martxarekin ados ez dena, ez da kutxa bateratuarenarekin ados egongo. Azken finean, indar metaketa soil bat da, ekonomia ikuspuntutik, planteatzen dena. Honek ez luke ekarriko kutxa berriaren izaeran sakoneko aldaketarik.

Politikaz ez dut aritu nahi. Baina martxoko hautekundeen ostean, iruditzen zait autonomi erkiegoko hiru kutxak batzeko ahalegin azkar eta adostuagoa egingo dela. hala bedi. azken finean, atzeratze honek atzeraldi garaian harrapatzen gaitu eta mesede ekonomikorik ez diot batere ikusten orain ez egiteari, bai aldiz kalteak:

Zenbait onura beranduago iritsiko direlako, batetik eta, zenbait erabaki estrategiko atzeratuko dituelako, bestetik; berbarako, Espainiako hedapenaz, partaidetza industrialez eta beste.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu