Gizonezko bat tirokatua Azpeitian: hil egin da
2008-12-03 14:12
13:42: Oso larri dagoela dio EFEk. Autoan zegoen pertsona hau eta Altuna y Uria enpresatik atera berri zen. Horixe esan dio DYAk EFEri.
13:56: Loiola Basilikaren aparkalekuan izan da tiroketa eta tiroetako bat buruan du. Orain arte erreanimazioa egiten egon dira, baina utzi diote lan horiei. Medikuek zehaztu ez badute ere hil egin da tirokatu duten pertsona. Horixe baieztatu du DYAk.
15.00: Hildakoa Inazio Uria Mendizabal da, 71 urtekoa.
Erantzunak kargatzen...