Sustatu logoa Teknologia albisteak

Musikarien manifestua, Junkerari emandakoagatik protestan

Sustatu
2008-11-28 19:11

Argiak dioenez, sinadura@gmail.com helbidera atxikimendua bidaliz egin daiteke bat manifestuarekin, baina albisteak ez dakar sinatzaileen berri.

Manifestuak ez du izenbururik, behintzat Argiak PDF eran kaleratu duen bertsioan, eta bere testua honako hau da:

Manifestua

Egun hauetan jakin da Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Etxebizitza Sailek 702.000 eurorekin lagunduko dutela Kepa Junkera musikariaren "kulturen arteko harremanak eta euskal musika hedatzeko eta berritzeko" egitasmoa. Testuinguruan jartze arren gogora dezagun 702.000 euroko kopuru hori dela Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak musikari guztien artean banatzeko duen hiru urteko diru poltsa, Euskadiko Soinuak programaren barruan.

Behean sinatzen dugun musikariok, ohar honen bitartez ozenki salatu nahi dugu ez egitasmoa, baizik eta administrazioaren jokabidea, diru publikoa baita eta erabilitako argudioak kultura, berrikuntza eta hedapena.

Erabakia iraingarria da hainbat kultur egitasmo eta kulturgilerekiko eta nabarmen uzten du administrazioko arduradunak zer irizpide eskas eta arbitrarioetan oinarritzen diren, nola egin nahi dioten aurre gure kulturak gaurko egoeran duen erronka larriari.

Eta hori ez dagokigu guri bakarrik, gure ustez hori gizarte honek jasan behar ez duen kultur politika jarduera da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu