Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Poliziak lapurtu omen zuen entrenatzeko pankarta euskalduna

Sustatu
2008-12-18 : 09:12

Gogoratuko duzue nola albistea atera genuen, irakurle batek kargatua, Espainiako Poliziak euskarazko pankarta bat zerabilela anti-disturbioak errealismo handiagoarekin entrenatzeko. Beste irakurle batengandik jakin dugunez, zantzuak daude pentsatzeko pankarta hura Iruñean ebatsia dela. Poliziek beraiek lapurtua, alegia.

1

'Teknopolis' telebista-saioak web gune berria estreinatu du

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2008-12-17 : 16:12

Teknopolisek, Elhuyar Fundazioak EITBrentzat ekoizten duen zientziari eta teknologiari buruzko telebista-saioak, web gune berria estreinatu du: http://teknopolis.elhuyar.org. Web gune berrian, 2007ko urritik aurrera emititu diren Teknopolisen programa guztiak aurkituko ditu erabiltzaileak, osorik edota erreportajeka.

KREAren egoitza berriko lanen eboluzioa web bidez

Leyre - KREA
2008-12-17 : 15:12

Argazki eta bideoen bidez, KREA Adierazpen Garaikidearen web-orrialdea bisitatzen dutenek Betoño komentuko birmoldaketa-lanen berri izango dute. Eraikin neogotiko zaharra, zentro moderno, denontzat irekia eta praktiko batean bihurtuko da eta bertan programatutako kultura- eta aisialdi-beharrei egokituko zaie.

7

Interneten erruz, musikarik gabe gelditzeko arriskuan gaude, dio EITBk

Sustatu
2008-12-17 : 09:12

EITB iragarki bat ari da emititzen egunotan irratiz eta telebistaz. Ez dugu beren webgunean aurkitu, baina gutxi gora-behera zera diote: Abesti bat jaisten duzun bakoitzean, musika itzaltzen hasten da eta horrela segitzekotan, guztiok musikarik gabe gelditzeko arriskua dugu. Ez jaitsi musikarik. EITB musikarekin bat.

4

Ordenagailua euskaraz

Ibon Aizpurua Ugarte - Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
2008-12-16 : 09:12

Askok ohituragatik, beste batzuk alferkeriagatik, beste batzuk baimenik ez dutelako lantokian eta baita ezjakintasunagatik ere, ordenagailua ez dute euskaraz erabiltzen. Hau da, ezin dute ordenagailuan egunero egiten dituzten lanak euskaraz burutu.

7

Kepa Junkerak Jaurlaritzaren 200.000 euro lortu zituen iaz beste proiektu baterako

Sustatu
2008-12-15 : 12:12

Cybereuskadi albistegiak kaleratu duenez, 702.000 euroko aurtengo laguntza publikoa ez da Kepa Junkerak Jaurlaritzatik lortu duen bakarra. 2007ko urtarrilean, Herrilan saileko Meteorologia eta Klimatologia zuzendaritzak 200.000 euroko laguntza eman zion Nomadas del viento izeneko proiektu baterako.

Negu-udako ordutegi aldaketak, kalterako omen

Sustatu
2008-12-15 : 09:12

AEBetako Indiana estatuan egindako ikerketa baten arabera, alferrik da uda/neguko ordutegi aldaketen eragina energia aurrezteko orduan. Izatekotan, gehiago kontsumitzen omen da aldaketaren ondorioz.

1

GIMP-eko manuala euskaraz IMH-ren eskutik

IMH - IMH
2008-12-12 : 09:12

IMHko web gunean manual berri bat dugu euskeraz: Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa.

Lan hau ZerIkasi.com proiektuaren barnean kokatzen da, eta kredituen atalean dakarren moduan, besteak beste Euskal Herriko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntza jaso du.

Bertsolarien txapelketa nagusia, irudi bila

Estibalitz Esteibar Iriondo - Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
2008-12-11 : 15:12

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 2009ko Txapelketa Nagusiaren irudia hautatzeko lehiaketa jarri du martxan. Txapelketako irudi nagusia eta eszenatokian izango duen aplikazioa eskatzen da. Kontuan izango da irudi nagusiak gainontzeko komunikazio euskarrietan izango duen garapena ere. Teknika librea izango da eta urtarrilaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira lanak.

2

Euskadiko Guitar Hero txapelketa, Gaztearen eskutik

GAZTEA - GAZTEA
2008-12-11 : 09:12

Euskadiko Guitar Hero World Tour Txapelketa antolatu du Gaztea irratiak. Eguberrietan izango da EITBren Bilboko egoitzan eta sari potoloak jarriko dituzte jokoan.

1

"Euskararen oreka hauskorra" taularatuko du Kontseiluak larunbatean

Komunikazioa - Kontseilua.org
2008-12-10 : 14:12

Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak datorren abenduaren 13an, 18:00etatik aurrera, Barakaldoko BEC-en ospatuko duen ekitaldi jendetsuan taularatuko duen ikuskizunaren ("Euskararen oreka hauskorra") alderdi artistikoa aurreratu du. Xabier Mendiguren idazkari nagusiak eta Eneko Olasagasti ekitaldiko zuzendari artistikoak eman dituzte azalpenak.

1

Ahozko ondarea: Internetetik irratira

Ane Lardi Enbil - Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea
2008-12-10 : 09:12

Oiartzun Irratiak saio berria estreinatu berri du. Saio berriaren izena ‘Oiartzuarren baitan’ da, eta hain zuzen, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen izen bereko proiektutik datorkiguna da. Asteazken eta larunbatetan dira emanaldiak.

Bertso-saio klinikoa

Osasuna Euskalduntzeko Erakundea - OEE
2008-12-10 : 09:12

Abenduaren 12an IV. bertso-saio klinikoa izango da Bilboko Kafe Antzokian. Bertsolari lanetan arituko dira mediku-erizainak eta entzule-lehiakide izango dira hartarako izena ematen duten medikuntzako ikasleak.

Erosi.eu erosi euskaraz Interneten

josu - erosi.eu
2008-12-10 : 09:12

Erosi.eu etxetresna elektrikoen sareko denda martxan da abenduaren 7tik. Azkoitiko Milar Larramendi etxetresna elektrikoen dendak bere jarduna zabaltzeko asmoz sortutako sareko denda da erosi.eu eta etxetresna elektrikoak modu onean eskainiko ditu. Euskara hutsez abiatu da denda eta etxetresna elektrikoen lehenengo sareko euskarazko denda da.

ItzuL posta zerrendak 10 urte bete ditu

EIZIE - EIZIE
2008-12-09 : 16:12

EIZIEren lehendakariak 1998ko abenduaren 8an, arratsaldeko 5etan, bidali zuen lehen mezua ItzuL posta zerrendara; horrela zabaldu zen itzultzaileen arteko lotura profesionala lantzeko tresna bilakatuko zen posta zerrenda.

Informatikari Euskaldunen Bilkura 2009: parte hartzeko deialdia

Ainhoa Latatu - UEU
2008-12-09 : 09:12

Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura ospatuko dugu 2009an. 14 urte beraz Informatikaren ingurukoak aitzaki hartuta, elkarrekin lanean ari garela eta elkarrekin egoteko tartetxoa hartzen dugula. Animatu zaitez zure esperientzia edo software berria aurkezten!

Hainbat herri UEMAn sartzea proposatuko du Aralarrek

Inaki Irazabalbeitia - Aralar
2008-12-09 : 08:12

Aretxabaleta, Elgeta, Deba, Tolosa, Zarautz eta Zumaia UEMAn sartzeko proposatuko du Aralarrek, udaletan aurkeztuko duen mozioen bitartez. Gaur egun, horiek dira UEMAn sartzeko baldintzak betetzen dituzten eta Aralarrek ordezkaritza daukan udalerriak.

Euskal Herriko XXVII Espeleologia Jardunaldiak

Oier Gorosabel - ADES espeleologia taldia
2008-12-06 : 14:12

ADES espeleologia taldiak Gernikan ospatzen diharduten XXVII Jardunaldixen jarraipena egiten dihardu bere blogian . Jardunaldien bilgunea, Gernikatik kilometro batera, Ajangizen, dagoen Lurraska Ingurugiro Zentroa da.

Durangoko Azoka, 43. edizioa

Sustatu - Durango
2008-12-05 : 19:12

Goizeko 10:30etarako Landako ingurua gaztez beteta eta gaurko agenda gainezka, baina arratsaldeko 18:30etan izango da Durangoko Azokaren inaugurazioa. Azokaren inaugurazio ekitaldian Gerediaga Elkarteak hasierako minutuak Mikel Laboa gogoratzeko erabiliko ditu eta gero, "Ahozkotasunetik Irudimenera Durangotik pasatuz" berbaldia emango du Eneko Olasgastik.

Gose, Une eta Betagarriren kontzertua zuzenean Internet bidez

Sustatu - Sustatu
2008-12-05 : 14:12

Euskararen Eguna 2008 ospatzeko, gaur Bilboko Plaza Barrian Gose, Une eta Betagarri taldeen kontzertua Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean Internet bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››