'Armix Ilargian galduta' , plataformako bideo-joko didaktiko berria
2008-12-04 09:12
Teknologiari dagokionez, hiru dimentsioko irudiez gain, jolasteko ere 3D-ko ingurunea izango du jokalariak. Joko honen demoa www.elhuyar.org/armix2 web gunean dago. Gainera, web gune horretan, jokoari buruzko irudiak eta bideo bat ere badaude.
Armix Ilargira iritsi da, baina iritsi bezain laster bere kohetea lapurtu diote. Jokoan zehar, Armixi bere koehetea bilatzen lagundu beharko dio jokalariak, Lurrera bueltatu ahal izateko, eta abentura horretan hamaika munstrori egin beharko die aurre. Horretaz gain, hainbat galderari ongi erantzun beharko die, jokoan aurrera egin ahal izateko.
Erantzunak kargatzen...