Arrasate Pressek 20 urte bete ditu
Hilabete batzuk lehenago, lau lagun elkartu ginen AED euskara elkartean, Mondragoen bertan, eta hasi ginen pentsatzen merezi ote zuen herri aldizkari bat egitea erabat euskaraz: Jose Mari Eraña udal idazkaria zen garai hartan Arrasateko Udalean, Joxe Felix Diaz de Tuesta, euskara teknikaria udal berean, Iñaki Mendiguren itzultzailea eta ni, irakaslea Bergarako Udal Euskaltegian. Batez beste 35 bat urte genituen. Beraz, ez ginen ume mokoak. Une hartan, gainera, laurok genituen zuzendaritza ardurak gure lanetan. Hala ere, batek bakarrik zuen kazetaritza esperientzia, nik, baina oso esperientzia laburra, zeren hamaika urte lehenago Garaia aldizkarian egin nuen lan bospasei hilabetez. Hala ere, denok erakutsi genuen bagenuela kazetaritza sena, eta horrek bultzatu gintuen aurrera egitera.

Lehen ale hura egiten beste zenbait jendek ere parte hartu zuen: Bego Zubia eta Juan Luis Azkarate kazetariak eta Amaia Garro publizistak. Denek, Jose Luis Agoterekin batera, gau pasa egin behar izan zuten alea garaiz irten zedin. Beste horrenbeste egin behar izan zuten Gertu inprimategiko lagunek. Erditze gogorra izan zen, denok ere genuelako eskarmenturik, baina poza ere izugarria hartu genuen.
Inork nahi badu irakurri Arrasate Pressen historia, Google Docs-en aurkituko du nire lan bat, aurkeztu nuena 2008ko ekainean Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaroan.
Erantzunak kargatzen...