Teknologia albisteak

144 orrialdeko Entzun! liburua Durangon aurkeztuko da

Erabiltzailearen aurpegia
Xabier - Eragin/Entzun! aldizkaria
2008-12-03 : 11:12

Entzun! liburuaren lehen zenbakia Durangoko azokan aurkeztuko da. Berez, lehen liburua da, baina aldizkariaren numerazio historikoari jarraituz, Entzun!en 58. zenbakia dugu honako hau. Liburu formatuan bilduta dator Entzun! berria. 144 orri ditu, koloretan, luxuzko aurkezpenarekin.

Diseinu garbia eta irakurtzeko erreza testuei dagokienez, ikusgarria –arreta berezia ipini diote atal honi– irudi eta argazkigintzari dagokienez.
Gainera, aurten argitaratu diren Euskal Herriko 18 kantuko CD bilduma gehitu diote liburuari.
Entzun! berrian ez diote urteari errepasoa egiten modu sistematiko batean, aitzitik, eduki denboraz kanpoko ugari eta nobedadeen gaineko elkarrizketa mordoa bildu dituzte eta baita eduki berriak ere. Eta beti bezala, Euskal Herriko nahiz kanpoko musikak nahastu dituzte, oreka polita eta interesgarria lortuz.


Entzun! 58 edukiak
- Joseba Irazoki, Odei Esteban, Joni Ubeda, Gotzon Barandiaran, Rafa Berrio eta Angel Valdes-i musikari buruz gogoeta egin dezaten eskatu diete Zertarako behar duzu musika? izenburupeko artikuluan.
- Hiru argazki erreportaje bildu dituzte, horietako bi ikusgarriak: publikoari egindako irudiak biltzen dituena eta urteko argazki ikusgarrienetako batzuk biltzen dituena. Hirugarren argazki erreportajea xuemagoa da, baina oso erakargarria: bizikletetan doazen rockzaleak.
- Mikel Makala, Javier Sun, Judas Arrieta, Miqui Puig, Jairo Zavala, Giorgio Bassmati, Mundu Plan B, Jhony Kaotiko, Gorka Urbizu, Karlos Osinaga, Rafa Rueda, Victor Lenore, Arkaitz Kano, Angel Karatekas, Unai Goikolea, Mikel Kazalis, Roberto Herreros eta Asier Leatxek hamar abesti aukeratu dituzte bakoitzak, egoera eta momentu desberdinetan oinarrituz.
- Fermin Etxegoien, Ritxi Aizpuru, Iker Barandiaran, Marino Goñik... musika eta musikagintzari buruzko iritzi artikulu bana idatzi dute.
- Zein/Ama Say, Fermin Muguruza, Lauroba, El Columpio Asesino, Bad Soun System, We Are Standard, Half Foot Outside, Txori Marrazkilaria, Revolutionary Brothers, Hesian, Cool Circus, Jon Ulecia y Cantina Bizarro, Kaskezur... elkarrizketatu dituzte.
- Aurten joan zaizkigun Josetxo Anitua, Mikel Errazkin, Bo Diddley eta Isaac Hayes gogoan izan dituzte, baina atzera begira jarri dira ere Serge Gainsbourg, Poch, The Smiths eta Vomito taldeak ekartzeko.
- Mick Collins-ek (The Dirtboms, The Gories…) Entzun!erako hitz egin du, kaseteari buruz mintzatu dira, Crumb-en musika zaletasuna aztertu dute, zinea eta musikaren arteko harremanetan sakondu dute bost pelikula ardatz hartuta, Munster Records-en 25. urteurrena ospatu dute, Etiopiako Jazzarekin interesatu dira edo Euskdiko Soinuak programan barneratu dira.
- Umorea, komikia, disko kritikak… bildu dituzte.


Entzun! bilduma 2008 CD

HALF FOOT OUTSIDE – Driveways
ZEIN? – Gelditu behar duzu
LAUROBA – Zure ondoan
KAUTA – Helmugak
KEROBIA – Asteroideen antzokian artista eraila
POG-MO-THON – Kafe bat nahi dut
DES-KONTROL – Hipokrisia eta faxismoaren aurka
KAOTIKO – Oh Caroline!!
SORKUN – Cambio Climático
INOREN ERO NI – Hazi izan
EL COLUMPIO ASESINO – La marca en nuestra frente es la de Caín
FERMIN MUGURUZA – Iragarkien tartea
BAD SOUND SYSTEM – Libertad
MAKALA – Mesfidantza (argitaragabea)
ZURA – Hiri aro ero
RAFA RUEDA – Loturak
KASKEZUR – Justizia
ANARI – Zebra


Liburua eta CDa batera saltzen dira 15 euroko prezioan

Liburua eskuratzeko: entzun@entzun.com / 948121976 / www.entzun.com

Erantzun

Sartu