Teknologia albisteak
1

Ez da BBK-Kutxa fusiorik izango, Kutxan huts egin duelako bozketak

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel
2008-11-29 : 00:11

Bueno, kanpaina hau ez da Estatu Batuetako hauteskundeak bezain luzea, baina edarra tabarra eman digutena, fusioa gora eta fusioa bera. BBKk egin du bere partea baina Kutxak ez: 63 alde, 33 aurka eta 4 abstentzio.

Badirudi baiezkoa eman behar zutenetako 3k abstentziora jo dutela ezezko botoa eman behar zutenetako batek bezala. "Behar zutenetakoak" diot, Kutxek ere Parlamentua ematen dutelako eta dena alderdi politikoen kontrolpean dagoela dirudielako.

Beno, ba orain ez da egongo fusiorik, ez "a 3" baina ezta "a 2" ere. Eta orain zer? Kutxan fusioaren alde lan egin dutenek ez al lukete dimititu behar?

Erantzunak

Sustatu
2008-11-29 : 08:49

Mikel Irizarrek Kutxa barrutik gertatutakoaren inguruan iritzia eman du bere blogean: Ezetza irensteko ariketa


Erantzun

Sartu