Kantu afaria (eta gehiago) Mikel Laboaren omenez
Pil-pilean elkarteko lagunek antolatuta, kantu-afaria izango da datorren igandean, hilak 7, Soraluzen, San Andres auzoko elkartean. Mikel Laboaren abestiek girotuko dute gaua. Kantuzale eta artista denek, ateak zabal-zabalik dituzue, soraluzetarra izan edo sunsunkordakoa. Gogoz bazaude, abisatu eta etorri!
Kantu-tertulia-gogoeta-afaria egingo dugu, Laboaren sorkuntza oinarri hartuta, Mikeli gure omenaldi xumea egiteko. Orokorrean, bere hitzak, doinuak, bere bizitza, sorkuntza, azken egunetan entzundako komentarioen gainean talde gogoeta egingo dugu elkarrekin eta zela ez, bere kantuak abestuko ditugu. Musika tresnak eramango ditugu. Interneten bere inguruan dagoena ikusiko dugu elkarrekin. Zaharrenek bere kontzertuen inguruko kontuak kontatuko dituzte, Ez Dok Hamairuko bideoren bat, agian. Eta imajinazioari ateak irekiko dizkiogu. Dena libre. Hegoak hegaka.
Herriko kantuzale denei zabaldu nahi diegu gonbidapena, euskal herrietan antzeko ekimen herrikoi eta aberatsak egitera animatu.
Soraluzen domekan egingo dugu, 20:00etan San Andres elkartean. Zatozela jakinarazteko, Pil-pilean Euskara Elkartearekin harremanetan ipini, 943751304 zenbakian edo koordinazioa@pilpilean.com helbidean.
Badugulako zer ikasi, zer gozatu, zer asmatu.
Erantzunak kargatzen...