Azken urteotan bezalaxe, aurten ere, hasiak gara dagoeneko Bergarako amodiozko gutunen lehiaketaren edizio berriaren zabalpenarekin. Aurtengoan, amodiozko gutunen XVII. edizioa eta amodiozko SMS mezuen VII. edizioa ospatuko dira.
Azkenengo edizioaren oinarriak ondorengo hauek dira eta honekin batera edizio berri honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.
Informazio gehiago nahi izanez gero (lehiaketari buruzko datu gehiago, iazko irabazleak...) ondorengo telefonoan aurkituko gaituzue. 943763661 (Maitane)
AMODIOZKO GUTUNEN XVII. LEHIAKETA
OINARRIAK
1- Lehiaketa honetan 1993an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.
2- Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
3- Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.
4- Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali.
Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, gutuna izenarekin eta egilearen datuak, egilea izena duen beste fitxategi batean.
5- Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira:
Amodiozko Gutunen XVII. lehiaketa
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara
posta elektronikoa: amodiozkogutunak@euskalerria.org
Informazio gehiago: web orrialdea: www.jardun.net Telf: 943763661-943760819
6- Lanak jasotzeko azken eguna 2009ko urtarrilaren 6a izango da.
7- Sariak honako hauek izango dira:
1. saria: 500 euro
2. saria: 250 euro
Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).
26 urte berakoen artetik onenari saria: 100 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).
8- Sari ematea otsailaren 14an, San Balentin egunean egingo da, kultur etxean, eguerdiko 12:00etan.
9- Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.
10- Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.
SMS BIDEZKO VII. MAITASUN MEZUEN LEHIAKETA
1- Mezuak jatorrizkoak eta euskaraz izan beharko dute.
2- Mezuak jasotzeko epea mugatua izango da; urtarrilaren 1etik 15era.
3- Mezuak sms-en formatua (laburdurak) izatea baloratuko da.
4- Mezuaren ostean adina jarri beharko da.
5- Mezuak 605712469 telefonora edo amodiozkogutunak@euskalerria.org posta elektronikora bidali beharko dira.
6- Epaimahai gazteak emango du saria: 90 euro.
7- Mezu guztiak Jardun Elkartearen esku geldituko dira.
Erantzun
Sartu