Datorren astean, Gasteizko Artium museoan Lazarragaren inguruko jardunaldiak burutuko dira. Henrike Knorrek antolatzen zituen jardunaldien segida bezala uler daitezke, baina Aramaion izan beharrean Gasteizen burutuko ditugu aurtengoak.
Lazarraga euskal idazle garrantzitsuenetako eta, era berean, interesgarrienetakoa da. Arrazoi asko dago hori baieztatzeko. Hiru baino ez ditugu aipatuko hemen: batetik, arabar peto-petoa zen, Larrean bizitzen ehun urte baino gehiago zeraman familia bateko kidea; bestetik, noblea zen, Gebaratarren itzalean garatutako leinu batekoa, Lazarragatarrak; eta bukatzeko, bere literaturgintza bete-betean koka daiteke Ernazimentuan, hots, goi mailako kultur giroan.
Hiru ezaugarri horiek talka garbia egiten dute orain arte euskal kulturaz izan dugun irudi estereotipatuarekin.
Joan Perez Lazarragako da haren izen osoa, XVI. mendean oraingoz arrunta zen euskal era klasikoan esanda, Juan Perez de Lazarraga, gaztelaniaz. Bi hizkuntzotan idatzi zuen eta Cervantesek Kixotearen lehen partea argitaratu zuen urtean hil zen, Araban.
Abenduak 9,asteartea LAZARRAGA ETA EUSKARA
18.30 Sarrera. Lorena López De Lacalle, Euskara, Kultura eta Kirol Foru Diputatua.
18.40 Gidor Bilbao "Lazarragaren ediziorako bidea"
19.20 Koldo Zuazo "Lazarraga eta Arabako euskara"
20.00 Galde-erantzunak
20.15 Gerardo Markuleta, Gidor Bilbao eta Olatz Zugasti Lazarragaren olerkietan oinarritutako poema irakurketa, harparen laguntzaz
Abenduak 10, asteazkena LAZARRAGA ETA GIZARTEA
18.30 Kike Fernandez De Pinedo eta Jabi Otxoa "Larreako sorginak eta arabar euskal elebakarrak Lazarragaren garaian"
19.00 Joseba Intxausti "Elite euskaltzaleak Lazarragaren
bezperan: eta Elizakoak zer?"
19.35 Pruden Gartzia "Zazpi gauza jakin beharrekoak Lazarragari buruz"
20.10 Galde-erantzunak
20.25 Intonatione kuartetoak eskainiko duen... Kontzertu klasikoa, XVI. eta XVII. mendeko musika emanaldia
Abenduak 11, osteguna
LAZARRAGA ETA LITERATURA
18.30 Julen Arriolabengoa "Euskal kantu zaharrak eta beste Ibarguen-Cachopin kronikan"
19.15 Iñaki Aldekoa "Ernazimentua Lazarragaren literaturan"
20.00 Galde-erantzunak
20.30 Ortzai antzerki laborategiak aurkeztuta... Maitasunaren saltsan
(Lazarragaren artzain nobelaren adaptazioa)
21.00 Tramalaria: Josu Goikoetxea.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Jon Maia Bertso trama.
Zugan ereingo den ene hazia (Lazarraga asmatuz)
ANTOLATZAILEAK: GEU aldizkaria-elkartea eta Arabako Foru Aldundia
Erantzun
Sartu