Mikel Laboaren kantuak sarean
Musika partekatzeko guneak
Mp3 fitxategiak gorde eta entzuteko webgune erabilienetan bada Mikel Laboaren bildumarik:
Bi horietan entzun daitezke kantuak, eta baita jogailuaren kodea lortu, zeure webgunean itsasteko kantu jakin bat. Horien ondoan, zerbitzu euskaldun bat ere badago, Euskaltube, zeinean bada, gainera, beste abantaila bat: ez bakarrik lor daiteke entzuketa edo jogailuaren kodea, kantua bera ere jaitsi daiteke mp3 formatuan. Horra, Euskaltubeko bilaketa pare bat:
- Mikel Laboaren kantak
- Txerokee diskoa, osorik nonbait. 1990ean zenbait talde eta kantarik Xabier Montoiaren ekimenez osatutako bertsioen diskoa.
Erosteko
Kantuak erosi ere egin daitezke, iTunes eta Amazon-en katalogoetan:
- iTunes. Appleren aplikazioa behar da jaisteko, eta babes digitalarekin datoz fitxategiak.
- Amazon. Babesik gabeko fitxategiak dira, baina Euskal Herritik ezin da erosketarik bideratu, AEBetarako zerbitzua da soilik.
Euskal Herrian, deskarga digitalak barik, disko fisikoak eros daitezke Elkar.com dendan.
Etxea eta Etxea2
Euskaltubera igotako Mikel Laboaren kantuen artean, badaude bi, O Pello Pello eta Haika Mutil, beste bilduma batean ere ageri dira, Etxea2 delako ekimenean.
Etxea2 da erantzun edo dokumentu osagarri bat Kepa Junkeraren Etxea disko eta proiektuari. Hainbat euskal kanturen bertsioak musikatu ditu, eta Euskal Herritik kanpoko kantarien ahotsetan jarri ditu Kepa Junkerak. Hori ikusirik, proposatu zen kantu originalen (edo euskarazko bertsio jatorragoen) bilduma egitea, eta sarean jartzea: Etxea2 wikiaren bidez, poliki, badoa lan hori.
Ekimen hori abiatu eta gerora jakin zen, Kepa Junkerak Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso izan duela hiru urtean Etxea eta beste bi disko ateratzeko, eta horrek polemika eragin du bai Sustatun, eta bai manifestu bat sinatu duten musikari euskaldunen artean ere.
Erantzunak kargatzen...