
Irudiak ukitzeko Tilt-shift teknikaren bidez efektu berezia lortzen da: benetako irudiak baino, maketen argazkiak egin ditugula ematen du. Photoshop horrenbeste ez baduzu kontrolatzen, sarean truko hau egiten duen gunea jarri dute orain.
© cc-by: Guwashi999
AnHitz proiektuaren helburua da pertsonak eta gailuak elkarrekin komunikatzeko behar diren euskarazko hizkuntza-teknologiak ikertzea eta garatzea. Euskaraz hitz egiten duen zientzia-aditu birtual interaktiboa da AnHitz. Erabiltzaileak egiten dizkion zientzia eta teknologiari buruzko galderak erantzuten ditu euskaraz, eta hitz bakar edo anitzeko kontsultak ere egin ahal zaizkio. Horrez gain, kontsulta horiekin zerikusia duten gaztelaniazko eta ingelesezko dokumentuak bilatu eta euskarara itzultzen ditu.
Administrazioa Euskaraz IVAP edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak argitaratzen duen agerkari interesgarria da. Aleak sarean daude, PDF formatuan bada ere. Azken zenbakia, 2009ko urtarrilekoa (63.a), interesgarria da, besteak beste Ivap.org webgunearen historia kontatzen duelako.
Koldo Mitxelena Kulturuneak berritu egin du bere liburutegiko webgunea. Bilaketa azkar azkarra da gune berriaren detaile interesgarriena. Zein liburu edo elementu duten fondoetan kontsulta daiteke, ea hartzeko moduan ala maileguan emana dagoen. Bilaketak, azkarra izateaz gain, iradokizun grafiko batzuk ematen dizkizu.
Azaroan iragarri zen Xabier Amurizak sarean argitaratu zuela bere liburu berria, eta harekin batera, bloga ireki zuela baita ere. Baina blog hori, sarrerarik gabe zegoen, mutu. Azkenean, aktibatu du bitakora Amurizak.
Hijosdelangelgorria blogean aurkitu dut ondorengo post hau: Krisi ekonomikoa eta hauteskundeak. Krisialditik at gidatuko gaituen mesiasa aukeratzeko ordua heldu da. Lehendakari izan nahi dutenen ikasketak ikertzen ibili naiz. Kuriosoa: Ibarretxerena aurkitu dut (lehenengoan), Basagoitirena aurkitu dut, Ziarretarena aurkitu dut, Madrazorena baita ere, baina, hara non! Lopezena ez da inon ageri!! Zer ari ote da ezkutatzen?
Europako Batasunaren lehendakaritza hartu duenean, Txekiak eskultura alegoriko hau ezarri du Bruselan, David Czerny artistaren lana da, herrialde bakoitzeko beste hainbat artistaren laguntzarekin egin zuela esan zion Txekia Gobernuari, baina ez da egia, dena txantxa bat da, Czernyk Txekiako gobernuari eta Europako Batasunari sartutako ziria.
Urtea hasi berritan, Mara Mara Taldea (www.maramara.net) hizkuntza zerbitzu berria sortu da. Ohiko hizkuntza zerbitzuak (itzulpenak, zuzenketak, interpretazioa, transkripzioa) kalitatez eskaintzeaz gain, ikerketaren eta teknologia berrien aldeko apustua egingo du.
Bangalore, Silicon Valley, Singapur, Dubai, Shenzhen, Stockholm, Sheffield, Valentzia, Bilbo munduan zehar badaude hainbat hirik zein lurraldek berrikuntza erakarri eta sustatzen dituenak.
Urtarrilaren 23 eta 24an Bilbon egingo dira Topaguneak antolatutako esku era jardunaldiak, Bilborock aretoan. Sormena izango da aztergai jardunaldietan, euskara elkarteak ardatz hartuta.
AHTk eragingo dituen kalte ugarien artean, gure kultur ondarea ere arriskuan dago. Durangaldean ehunka urte dituzten hainbat baserri bota nahi dituzte eta orain arte inor ez da arduratu kultur ondare hori zaintzeaz. Artikuluan baserri horretako bat nabarmentzen da, Abadi�oko Mendilibar Erdikoa, gaur egun egoerarik latzena bertan bizi baitute.
Hautatu irteera, helmuga nahiz denbora-tartea eta bilatu garraio ezberdinen ordutegiak, prezioak eta ibilbidea, Gipuzkoan, betiere. EHUko ikasle pare baten ikasgai baterako proiektua da Mugitu.com, nonbait, eta Arraytxiki web laborategiak ostatatzen duen lehen ekimena da.
Urtarrilaren 10ean Zarautzen egingo den ekitaldi honen iragarpen original bat bidali digute. "Batzuetan, letra txikiak letra larriak adinako garrantzia du", diote antolatzaileek.
Blogak egiteko Wordpress plataforma libre eta ezagunaren bertsio berria, 2.7, euskaraz eskuragarri dago jada, eta Wordpress-en gune ofizialean eu.wordpress.org azpidomeinu lor daiteke.
Munduko euskaldun eta hauen lagunen sareak erabiltzaileen arteko ezagutza bultzatuko duten tresna eta estetika berriekin emango dio urte berriari ongi etorria.
Iragan abenduaren 11n hasi eta 13ra bitartean euskararen astea antolatu genuen Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan. Orduan bizi eta ikusiak kontatu eta baloratzera gatoz hona.
Han-hemenka (adibidez duela aste batzuk Benito Fizen Karrajuan) aipatu izan dut kontu hau; jardunaldiez a-posteriori zein gutxi kontatzen den. Sustatu.com-era ere, zenbatek bidaltzen duen honako topaketa, hizketaldi edo mintegiaren oharra. Beti esperantzarekin aretoa ez dela hutsik egongo, Sustatuko ohar horrek audientzia 20 lagunetik 25era igoko duen itxaropentsu.
Iñaki Sagredok argitaratutako Navarra. Castillos que defendieron el reino liburuen harira, La defensa de los vascones proiektua martxan jartzera animatu gara. Editoriala ardatz hartuta eta lan talde bat osatu ondoren, dokumental honen lanari ekitea erabaki dugu, gure historiak bere barne dituen klabe batzuetan sakondu nahiean.
Gaztezulo aldizkariak 2009rako Agenda Digitala aurkeztu du. Doan da, eta jaisteko www.gaztezulo.com atarian sartu besterik ez da egin behar. PC eta Mac sistementzat balio du.
Buru-mapei buruzko 10 orduko ikastaroa zuzenduko dut urtarrilean Barakaldon. Euskaraz eta debalde. ideiak antolatzeko moduari buruz duzun paradigma aldatuko dizun teknika. Sormena garatuko duzu, jendaurrean mintzatzean izaten duzun estualdia gaindituko duzu... oso ondo pasatuz!