Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mugitu.com, garraio publikoaren ordutegiak Gipuzkoan

Sustatu
2009-01-08 11:01

Hautatu irteera, helmuga nahiz denbora-tartea eta bilatu garraio ezberdinen ordutegiak, prezioak eta ibilbidea, Gipuzkoan, betiere. EHUko ikasle pare baten ikasgai baterako proiektua da Mugitu.com, nonbait, eta Arraytxiki web laborategiak ostatatzen duen lehen ekimena da.

Hona, adibidez, gaur eguerdian Eibartik Donostiara joateko aukerak. Tren horietako baten ordutegi zehatza ere bai.

Elkarren arteko garraiobide zuzenik ez duten herrien artean, bilatzaileak bertara iristeko konbinazio posibleak itzuliko dizkizu. Adibide konplexuago hauetako hemen, Ataundik Oñatira joateko.

Webgunea doitzen ari direla ematen du, ez dagoela guztiz amaitua. Ez zaigu iruditu mapa oso ondo dabilenik, baina funtsezko egitekoa, ordutegiak azkar kontsultatu eta, nahi baduzu, PDF eran gordetzekoa, txukun.

Zorionak Arraytxiki, zuen akuariumeko lehen arraina oso interesgarria da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu