Teknologia albisteak
1

Hiriek berrikuntza erakartzen dutenean

Erabiltzailearen aurpegia
AZK - Garaia Berrikuntza Gunea
2009-01-13 : 08:01

Bangalore, Silicon Valley, Singapur, Dubai, Shenzhen, Stockholm, Sheffield, Valentzia, Bilbo… munduan zehar badaude hainbat hirik zein lurraldek berrikuntza erakarri eta sustatzen dituenak.

Hiri batzuek, pertsonen pilaketa hutsetik haratago, talentua eta sorkuntza erakartzeko imanarena egiten dute, bere baitan sareak sortuz eta garapena sustatuz. Komunitateak garatzen diren espazio soziala bilakatzen da, orduan, ziutatea. Lurralde-politika egokiek, teknologia-hedaketa berritzaileek eta beste hainbat faktorek lurralde inteligenteetaz eta ezagutza-hirietaz mintzo egitea ekartzen dute.

Munduan hiri edo lurralde berritzaile nagusiak zeintzuk diren ezagutu nahi baduzu, eta bereziki, hain berritzaileak izatera nola iritsi diren jakin nahi izanez gero, Innovation Cities-era etorri zaitez. Hori datorren ostiralean, urtarrilak 30ean, Arrasaten (Gipuzkoan) dagoen GARAIA Berrikuntza Gunean egingo den egun erdiko Jardunaldia izango da. Horretan Berrikuntza-Hirietako aditu nagusienetariko batzuk parte hartuko dute; horra hor, Alfonso Vegara, Alfons Cornella, Antonella Broglia edo Angel Arbonies.

Erantzunak

ptx ! irratia.com
2009-01-13 : 09:54

Hasi gara gure betiko konplejuekin.

Berrikuntza nahi eta errege bat gonbidatu inaguratzera.

Innovation esan eta euskara ahantzi.

Euskarak ez du berrikuntza adierazten, Mondragon Arrasate baino fashionago omen.

Lotsagarria da, hemengo enpresetako guru batzuek herria kontsumitzaile hutsera makurtzeko duten joera hori... gero krisia datorrela eta, betikoei eskatuko zaie gerrikoa estutzea.

Nik bai, gerriko batekin estutuko nituzke guruok.

Euskarak lotsa ematen badizue, karka hutsak zaretelako izango da. Berrikuntzatik gutxi du horrek.

Erantzun

Sartu