Azaroan iragarri zen Xabier Amurizak sarean argitaratu zuela bere liburu berria, eta harekin batera, bloga ireki zuela baita ere. Baina blog hori, sarrerarik gabe zegoen, mutu. Azkenean, aktibatu du bitakora Amurizak.
DINOSAUROAK HORIZONTEAN izeneko lehenengoaren jarraipena da ORAIN EZIN NAIZ HIL izenburua duen elaberriak. Doan eskura liteke www.amurizablogxabier.com helbidean baina merezigarri iruditu ezkero, borondatezko laguntzak ere eskertzen dira. Hortarako helbidean ageri da kontu zenbakia. Sarrerako orrian esaten duen gisan eman da zabal zazu
Iparragirregandik hartuak,zabalkundea behar du orain.
Bloga, berriz, hemen dago: http://amurizablogxabier.blogspot.com
Sarrerarik gabe, mutu zegoen bloga. Isiltasun horren motiboa Amurizak berak argitu du lehen mezuan; ez zekien idatzi beharra zeukanik: "Gauza batzuk (ez asko) ikasi ditut, eta azkenekoa (gaur bertan) izan da, norbaitek blog honetan idazteko kapritxorik balu, lehenik, neuk idatzi behar dudala zerbait"
Liburuaren banaketari dagokionez, zera gehitu du Amurizak bigarren sarreran: "Eta mesedez! Ezinagatik, edo beste lehentasun ekomiko batzuengatik, ez beza inork kezkarik ez inolako abusu-kontzientziarik izan, liburu hau doan eta nahi bezain libreki ustiatzeko eta zabaltzeko. Borondate ekonomikoa baino gutxiago ez dut eskertzen eman da zabal zazu
lemak dioena betetzen laguntzea."
Izpiritu horri jarraiki, liburua irakurgailu elektronikoetarako Mobipocket formatura ere egokitu du zaletu batek, hemen.
Badirudi bloga nahigabean erori zaiola esku artera Amurizari, gaurko mezuan dioenez. Ez dirudi bitakora honek jarraipenik izango duenik.