Teknologia albisteak

EuskoSarek irudi eta edukiak eraberritzen ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Leire - Eusko Ikaskuntza
2009-01-07 : 08:01

Munduko euskaldun eta hauen lagunen sareak erabiltzaileen arteko ezagutza bultzatuko duten tresna eta estetika berriekin emango dio urte berriari ongi etorria.

EuskoSare, Munduko Euskal Komunitatearen Sarea (www.euskosare.org), Eusko Ikaskuntzaren eskutik sortu zen orain dela hiru urte euskal diaspora plataforma online batetan batzeko asmoarekin. Egun, hilabetero mundu osotik sartzen diren 70.000 erabiltzaileen topagune bihurtu da eta 200 kolaboratzaile baino gehiago ditu.

Euskal diasporarako proiektua lau hizkuntzetan dago idatzia: Euskara, Gaztelera, Frantzesa eta Ingelera, eta komunitate sendo eta dinamikoak ditu; Argentina, esaterako, zeinetan Euskaldunen ondorengoen zenbakirik handiena bizi den Euskal Herritik kanpo, eta USA, non Igor Calzada Nevadako Unibertsitateko ikertzailea bezalako pertsonalitateei egindako koberturekin gozatu ahal izango duzun. EuskoSareren bertsio berri honi esker erabiltzaileak leku bereziago bat izango du sarean, honek informazioa zuzenean web orrialdera igo ahal izango baitu.

EuskoSarek informazio interesgarria jazotzen jarraituko du eta baita Kirmen Uribe bezalako idazleei eta rockaren mitoa den Aitor Gorosabel Su Ta Garreko abeslaria bezalako ospetsuei egindako elkarrizketak eskaintzen ere. Bertsio berriarekin honetaz guztiaz eta askoz gauza gehiagotaz disfrutatu ahal izango du erabiltzaileak estetikoki erakargarriagoa den orrialde argiago batekin.

EuskoSareko lau atal nagusiak dira berrikuntzen artean aipagarrienak: Euskal Mundua, Abangoardia, Identitatea eta Ogibidea eta Entrepresak, zeintzuk euskal aktualitatea aztertzen duten ikuspuntu lokal batetik eta baita diasporarekiko ikuspuntutik ere.

Euskal Mundua munduko euskaldunei zuzendutako atala da eta hau Amerika, Europa, Asia eta Afrikan euskalduntasunarekin erlazioa duten berriekin hornituta dago.

Abangoardia Euskal Herriko hiritarrei zuzenduta dago eta baita gure herrian bizi ez diren baina honetan interesa duten pertsonei ere. Artea, Berrikuntza, Gizartea eta Teknologia, besteak beste, dira atal honetan landuko diren gaiak. EuskoSarek gainera museo, arte zentru, teknologia eta informazioaren entrepresak eta instituzio publikoak gonbidatu nahi ditu, beste askoren artean, Munduko Euskal Komunitatearen Sarean parte hartzera.

Identitate atala haien sustraiak ezagutu nahi dituzten edo abizen berdineko jendea ezagutu nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Gune honek erabiltzailea eta bere jatorriaren arteko erlazio zuzena sortu nahi du.

Ogibidea eta Entrepresak gure herriko ekintzaileei zuzenduta dago. Atal honi esker Euskal Herriko entitate erreferenteak bilatu ahal izango dituzte eta baita errealitate profesionalaz jabetu ere.

Parte hartzea gustoko baino gustokoen dutenentzat, EuskoSarek lehiaketa asko ospatu egiten ditu urtean zehar; argazki, ipuin eta musika lehiaketak, esaterako, non erabiltzaileek mota guztietako sariak eta errekonozimendu publikoa eskura dezaketen baita euskal diasporaren herrialdeetan.

Eraberritze hauek guztiek EuskoSare euskaldunen sare internazional erreferentean bilakatu egingo dute bai alor pertsonalean eta baita profesionalean er

Erantzun

Sartu