Teknologia albisteak

'Esku era' jardunaldiak: sormenez ekin

Erabiltzailearen aurpegia
Iker Martinez de Lagos - Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
2009-01-09 : 09:01

Urtarrilaren 23 eta 24an Bilbon egingo dira Topaguneak antolatutako esku era jardunaldiak, Bilborock aretoan. Sormena izango da aztergai jardunaldietan, euskara elkarteak ardatz hartuta.

Lehenengo egunean euskara elkarteak izango ditugu aztergai, sorreratik euskara elkarteek izandako bilakaeran sorkuntzak zein leku izan duen aztertuz. Horretarako Karmen Irizar, Julen Arexolaleiba, Andoni Eizagirre, garaion egitasmoko kideak, I�aki Dorronsoro, Gorka Julio eta Funky Project-eko kideak izango ditugu hizlari.

Bigarren egunean berriz, kultur sorkuntzaren inguruan arituko gara. Koldo Tapia, Jone Miren Hernandez, Josu Landa, Xabier Monasterio, Igor Elortza eta Gotzon Barandiaran izango dira hizlari.

Jardunaldien webgunean aurkitu daitezke egitaraua eta edukiei buruzko xehetasunak, baita izen-ematerako oharrak ere. Urtarrilaren 16an bukatzen da izen-emate epea. Zalantzak argitzeko berriz bulegoa(abildua)topagunea.org helbidera jo daiteke.

Urtarrilaren 23 eta 24an jardunaldien jarraipena egingo da webgunean bertan eta hurrengo asteotan edukiak sareratzen joango gara.

Erantzun

Sartu