Maketak imitatzeko efektua
2009-01-16 08:01
Irudiak ukitzeko Tilt-shift teknikaren bidez efektu berezia lortzen da: benetako irudiak baino, maketen argazkiak egin ditugula ematen du. Photoshop horrenbeste ez baduzu kontrolatzen, sarean truko hau egiten duen gunea jarri dute orain.

© cc-by: Guwashi999
Goiko adibide horretan, Nagoya (Japonia), kale eta autobideak, Flickr-eko adibide batean.
Tresna probatu duen erabiltzaileetako batek, Katherine Kennyk, Donostiako kaiko irudi hau moldatu du, eta hautatuen galerian jarri dute.
Erantzunak kargatzen...