Sustatu logoa Teknologia albisteak

Europa alegorikoa

Sustatu
2009-01-14 07:01

Europako Batasunaren lehendakaritza hartu duenean, Txekiak eskultura alegoriko hau ezarri du Bruselan, David Czerny artistaren lana da, herrialde bakoitzeko beste hainbat artistaren laguntzarekin egin zuela esan zion Txekia Gobernuari, baina ez da egia, dena txantxa bat da, Czernyk Txekiako gobernuari eta Europako Batasunari sartutako ziria.

Plastikozko panpintxoen eran daude estatuen mapak eskulturan (Czernyren kontzeptua), eta estatu bakoitzaren alegoria irudi polemikoz osatzen da zenbait kasutan: Espainian porlana, Frantzian greba abisua, Italian futbolariak masturbatzen, Suedian Ikeako altzari enpaketatua...

Sarean ezarri dugu PDF jakingarri bat.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu