Sustatu logoa Teknologia albisteak

KMK liburutegiaren webgune berritua

Sustatu
2009-01-14 13:01

Koldo Mitxelena Kulturuneak berritu egin du bere liburutegiko webgunea. Bilaketa azkar azkarra da gune berriaren detaile interesgarriena. Zein liburu edo elementu duten fondoetan kontsulta daiteke, ea hartzeko moduan ala maileguan emana dagoen. Bilaketak, azkarra izateaz gain, iradokizun grafiko batzuk ematen dizkizu.

Honela azaltzen dute KMK-koek bilaketaren aukera berri hau, Aqua Browser izeneko tresna batean oinarritzen dena:

  • Ezkerraldean, izar-multzo bat azalduko da, hitzarekin zerikusia duten terminoz, aldaketa sintaktikoz eta itzulpenez osatua.
  • Sakatu izar-multzoko hitzak katalogoaren edukia aztertzeko.

Izenburu bat sartu eta, bai, aldamenean beste hitz batzuk agertzen dira, baina horren praktikotasuna zein den ez dago hain argi. Adibidez, Joxe Aranzabalen liburua bilatu dugu (Medikuak esan dit minbizia dudala, Sustatu-n argitaratzen hasi zen kontakizunekin osatua), eta aldamenean honelako grafikoa azaldu zaigu:


Argazkiak.org | KMK bilaketetako iradokizunak © cc-by-sa: herri.admin

Gipuzkoako Foru Aldundiaren liburutegi publikoa da KMK, Donostian dagoen handiena. Interneten, KMKliburutegia.net

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu