Administrazioa Euskaraz IVAP edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak argitaratzen duen agerkari interesgarria da. Aleak sarean daude, PDF formatuan bada ere. Azken zenbakia, 2009ko urtarrilekoa (63.a), interesgarria da, besteak beste Ivap.org webgunearen historia kontatzen duelako.
IVAPek 25 urte bete baditu, erdiak, 12.5, bete ditu webguneak; baina ez jada Ivap.org domeinu polit hartan, Euskadi.net-en barruan baizik.
Horrez gain, beste gai teknologiko batzuk ere tratatzen ditu. Honako hauek:
Eta teknomunduetatik urrutiago, idazleen kolaborazioak, Jokin Muñozi elkarrizketa, galdetegia zenbait adituri ekonomi krisiaz, eta ohiko ariketak eta jarraibideak administrazioko euskara txukuna egiteko.
Sarean: Administrazioa euskaraz eta 63. alea, PDF formatuan. Paperean, harpidetza doakoa da, eta etxera bidaltzen dizute eskatzen baduzu.
Erantzun
Sartu