Mind-mapping: buru-mapak ikastaroa urtarrilean Barakaldon
Buru-mapei buruzko 10 orduko ikastaroa zuzenduko dut urtarrilean Barakaldon. Euskaraz eta debalde. ideiak antolatzeko moduari buruz duzun paradigma aldatuko dizun teknika. Sormena garatuko duzu, jendaurrean mintzatzean izaten duzun estualdia gaindituko duzu... oso ondo pasatuz!
Jende egokia: ikasle/irakasleak; profesionalak; jendaurrean mintzatzen direnak; sortzaileak, jakin-nahiak,...
Jende kopurua: 8-12 lagun
Hizkuntza: euskaraz; ingelesa irakurtzen jakitea komeni
Noiz: 2009an:
-urt 19: 17-20
-urt 26: 17-20
-ots 2: 16-20
Non: Barakaldo. INGURALDEren parque los hermanos-eko egoitzan. Askatasun etorbidea 18. Sarrera, parkearen aldetik. Metroa: Barakaldo.
Inskribatzeko: 688.650.682 edo eleder.aurtenetxe@gmail.com
Deskribapena: ideiak antolatzeko moduari buruz duzun paradigma aldatuko dizun teknika. Sormena garatuko duzu, jendaurrean mintzatzean izaten duzun estualdia gaindituko duzu... oso ondo pasatuz!
Esploratzeko: Google-en eta.... mind-map, mapa mental
Ikastaroan, praktikatik jota, landuko ditugun gai batzuk:
- Jatorria eta testuingurua
- Zergatik buru-mapak erabili
- Zertarako buru-mapak erabili
- Nola egin buru mapak. Arauen eta prozesuaren azalpena
- Teknika honen abantailak
- Buru-mapak egiten: eskuz eta ordenagailuz / banaka eta taldeka
- Ikasten jarraitzeko iturriak
Erantzunak kargatzen...