Wordpress, aukera berriak euskaraz
2009-01-07 12:01
Aurreko bertsio batzuetan bezala, berriz ez dirudi datak euskaraz zuzen jartzearena erraza denik:
- eu.wordpress.org horretan data hau aurkitu dugu: 2008(e)ko Novemberren 17(a)
- Jabi Zabalaren Sarean.com blog eguneratuan, berriz, beste hau: Urtarrila 5th, 2009
Banakako blog euskaldun dexente badago hortik, adibidez, aipaturiko Sarean.com, Teketen-ena, Pravda Txikia, Silicon Lautada ...
Euskarazko komunitate edo plataformen artean, Mundua.com (nork berea sortzeko) eta Sareblog blog komertzialen ekimena daude. Baina eraberritze honekin, WordPress egiten duen Automattic enpresari lotutako Wordpress.com erraldoia ere euskaratua dagoela ikusi dugu: eu.wordpress.com
Erantzunak kargatzen...